Berriak Lehendakaritza
Eu

2017. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren betetze-mailaren memoria

2018.eko otsailak 14

2017ko maiatzaren 9an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen 2017. urteari zegokion Urteko Araugintza Plana argitaratzea.  

Erabaki horren arabera, Jaularitzako sail bakoitzak bere araugintza planaren betetze-mailari buruzko memoria bat egingo du, eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira bidaliko du 2018ko urtarrilean.

2017. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren (UAP) betetze-mailaren memoria hau egiteko Sailek bidalitako informazioa –bakoitzaren araugintza-plangintzaren betetze-mailari buruzkoa- erabili da.  

Hain zuzen, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuei buruzko informazio kuantitatiboa jasotzen du memoria honek, Sailka banatuta: onartutako proiektuen kopurua; izapidean dauden proiektuen zenbakia; izapidetzen hasi ez diren proiektuen kopurua; eta 2018 UAP-ean sartzen diren  proiektuen kopurua.

Halaber, Sailka zehazten da zein tramitazio-egoeratan dauden 2017ko UAPeko dekretu-proiektu guztiak, eta zergatik ez diren tramitatzen hasi tramitatu gabe gelditu diren dekretu-proiektuak. 

2017ko UAParen betetze-maila laburtzen duten datuak honako hauek dira:

  • 2017an, 37 dekretu onartu ziren, hau da, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %38,5.
  • 44 dekretu-proiektu izapidetzen ari dira, hau da, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %45,8.
  • Orotara, onartuak izan diren edota izapidetzen ari diren dekretu-proiektuak 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %84,3 dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko