
2017. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren betetze-mailaren memoria
2017ko maiatzaren 9an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen 2017. urteari zegokion Urteko Araugintza Plana argitaratzea.
Erabaki horren arabera, Jaularitzako sail bakoitzak bere araugintza planaren betetze-mailari buruzko memoria bat egingo du, eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira bidaliko du 2018ko urtarrilean.
2017. urteari dagokion Urteko Araugintza Planaren (UAP) betetze-mailaren memoria hau egiteko Sailek bidalitako informazioa –bakoitzaren araugintza-plangintzaren betetze-mailari buruzkoa- erabili da.
Hain zuzen, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuei buruzko informazio kuantitatiboa jasotzen du memoria honek, Sailka banatuta: onartutako proiektuen kopurua; izapidean dauden proiektuen zenbakia; izapidetzen hasi ez diren proiektuen kopurua; eta 2018 UAP-ean sartzen diren proiektuen kopurua.
Halaber, Sailka zehazten da zein tramitazio-egoeratan dauden 2017ko UAPeko dekretu-proiektu guztiak, eta zergatik ez diren tramitatzen hasi tramitatu gabe gelditu diren dekretu-proiektuak.
2017ko UAParen betetze-maila laburtzen duten datuak honako hauek dira:
- 2017an, 37 dekretu onartu ziren, hau da, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %38,5.
- 44 dekretu-proiektu izapidetzen ari dira, hau da, 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %45,8.
- Orotara, onartuak izan diren edota izapidetzen ari diren dekretu-proiektuak 2017ko UAPean dauden dekretu-proiektuen %84,3 dira.