
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ‘Goya eta gorte ilustratua’ erakusketaren inaugurazioan izan da, Bilboko Arte Ederren Museoan
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ‘Goya eta gorte ilustratua’ erakusketaren inaugurazioan izan da, Bilboko Arte Ederren Museoan. Maiatzaren 28ra arte bisitatu ahal izango da.
Prado Museo Nazionalak, "la Caixa" Banku Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean antolatutako Goya eta gorte ilustratuaerakusketa bihartik aurrera egongo da ikusgai, Zaragozako CaixaForumetik igaro berritan. Manuela B. Menak eta Gudrun Maurerrek zuzenduta - Prado Museo Nazionaleko XVIII. mendeko Pintura eta Goya Ataleko Kontserbazio burua eta kontserbatzailea, hurrenez hurren—, 96 artelan biltzen ditu; Prado Museotik dator haietako zati handi bat (72; horietatik 52 olioak dira, eta gainerakoak dokumentazio eta dekorazio-artez osatuta daude).
Informazio guztia, esteka honetan.