Artolazabal: “Euskadiren garapena pertsonan oinarritu behar da eta, horretan, familiek, haurrek eta gazteek funtsezko eginkizuna dute”
- Work coffeea Vitoria-Gasteizen, Familien eta Haurren Laugarren Euskal Planerako
- Euskadi familientzako laguntzetara partida ekonomiko gehien bideratzen dituen erkidegoa da:2017an, 47.586 laguntza, guztira, eta 63.648.914 euroko aurrekontua
- “Familien eta Haurren aldeko IV. Plana uda aurretik aurkeztuko da, eta gazteak izango dira intereseko gune:sustapen demografiko jasangarrirako eta gure herrialdearen etorkizunerako neurria”
- Ehunka adituk, erakundeko profesionalek eta gizarte-erakundeetako profesionalek Euskadiko familia eta haurren egoerari eta garapenari buruz jardun dute eztabaidan.
18-02-14, Vitoria-Gasteiz
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz: “Euskadi bezalako herrialde baten garapenak pertsona, gizarte-justizia, elkartasuna, jasangarritasuna eta errespetua izan behar ditu oinarri, gizarte-balio nagusi gida. Eta, bertan, familiek, haurrek eta gazteek funtsezko eginkizuna dute, Familien eta Haurren Laugarren Euskal Planean zehaztu bezala”.
Beatriz Artolazabalek, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Ernesto Sainz Lanchares Familia eta Aniztasuneko zuzendariarekin batera, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egin den Work Coffeean parte hartu du. Bertan, eskertu egin du “gizarte-erakundeek, instituzioek eta berton gauden pertsona guztiok familia eta haurren alde egiteko baterako ekintzaren alde dugun interesa, ilusioa eta uste osoa”.
Artolazabal sailburuak esan du “Familia eta Haurrei Laguntzeko IV. Plana”k Gobernuko sailen, foru-aldundien, udalen eta, batez ere, beren jarduera familiaren eta haurren eremuan garatzen duten hirugarren sektoreko gizarte-erakundeen ekarpena izango duela, bai eta gizarte-elkarrizketarako mahaian parte hartzen duten enpresa-ordezkariena eta gizarte-eragileena ere”.
Sailburuak uda aurretik aurkeztuko den Familia eta Haurren aldeko IV. Plana aipatu du, eta esan du “haur eta gazteetan inbertituko duela, gizarte osoaren onerako. Gazteetan inbertitu nahi da, sustapen demografiko jasangarrirako eta gure herrialdearen etorkizunerako neurria”.
“Planaren asmoa desberdintasunak transmititzen amaitzea da eta, horretarako, aukera-berdintasunaren printzipioa aintzat hartzea. Gure euskal gizarteak argi du: beharrezko garapen ekonomikoaz gainera, badago garrantzi bera edo gehiago duen alderdi bat, alegia, gizarte eta giza balio handietan aurrera egitea, eta kasu honetan familia eta haurretan”, esan du Artolazabalek.
Neurriak
Beatriz Artolazabalek work coffeearen irekieran zera esan du: “aitortu egin behar da familiek gizartearen oinarrizko nukleo gisa duten garrantzia, giza harremanaren, gizarte-hezkuntzaren, afektiboaren eta komunitarioaren oinarrizko nukleo gisa. Euskadi urrats handiak ematen ari da arlo horretan, kanpoan aitortzen diguten bezala”.
Artolazabal sailburuak zera azaldu du: “orain helburua Euskadin familientzako laguntza-politikak sustatzeko neurri eraginkorrak –besteak beste, jaiotza-tasa handitzea– eta aurrekontu-konpromisoak hartzea da”.
“Guztion artean, diagnostiko partekatua egin dugu, euskal familiari epe ertainera eta luzera aurkeztuko zaizkion egoera berriei emango zaien irtenbideari heltzeko. Argi ditugu lortu nahi ditugun helburuak, Familia Itunean zehaztuta daudenak, eta, orain, guztiok elkarrekin egin beharreko ibilbide eraginkorra dugu aurretik, egoera politikoak eta ekonomikoak alde batera utzita. Gizarte-eragile guztiekin partekatzen dudan erronka estrategikoa eta lehentasunezkoa da”, esan du sailburuak.
Familia eta Haurren aldeko Ituna pasa den urtarrilaren 18an sinatu zuten aldundiek, Eudelek eta Eusko Jaurlaritzak; aurretik Familiaren Euskal Kontseiluak onetsi zuen, aho batez, 2017ko abenduaren 20an. Eta, Artolazabalen hitzen arabera, Familia eta Haurtzaroaren Inbertsiorako Euskal Estrategiaren oinarrien dokumentua laburtzen duen funtsa da".
Helburua
Euskadi familientzako laguntzetara partida ekonomiko gehien bideratzen dituen erkidegoa da, bai jaiotzari dagokionez, bai kontziliazioari dagokionez; guztiak eskubide subjektibokoak eta unibertsalekoak. 2017an, 47.586 laguntza eman ziren, guztira, eta 63.648.914 euroko aurrekontua.
Artolazabalek hauxe esan du: “seme-alabak dituzten familiei laguntza ekonomikoak ematearen aldeko apustua egitea ez da nahikoa, gure gazteek eta familia berriek nahi beste seme-alaba izatea eragozten dieten oztopoak gainditzeko. Beraz, atxikimenduaren eta erresilientziaren barruan, gurasotasun positiboa sustatzen duten politikak behar dira”.
Eusko Jaurlaritzak familia-bitartekaritza (2017an, guztira 2.059 espediente izapidetu ziren, eta 9.663 pertsonari eman zitzaien arreta), eta kontziliazio erantzunkidea lantzen duten politikak garatu ditu.concilia+webak, iaz, 44.322 bisita eta 338 kontsulta pertsonalizatu izan zituen, bai eta hiru enpresari aholkularitza eman zien esperientzia pilotua ere, beren egituretan beren beharren araberako kontziliazio-neurriak sartzeko. Aurten hogeita hamar izango dira.
“Gure herrialdearen etorkizuna hemen dago, gure familia eta haurretan; beraiek baitira Batasuneko gizarte-oinarri garrantzitsuenak. Gaurkoak bezalako ekintzen bidez, elkarrekin egiten dugu aurrera, ongi zehaztutako eta guztion helburua lortzeko”, esan du Artolazabalek amaitzeko.
-
2018-02-15
Comentario de Twitter:
Artolazabal: “el desarrollo de Euskadi ha de basarse en la persona y ahí las familias, infancia y juventud... https://t.co/I4gmaspyak