Eu

IV. Gazte Plana eta Gizarteratze Plana Elkarrizketa Zibileko Mahaian aurkeztu dira

2018.eko otsailak 13
  • Gizarte-larrialdietako laguntzak arautzen dituen dekretuak konpentsazio-aurreikuspenak jasoko ditu ekitaldi bakoitzean Eusko Jaurlaritzaren esleipenak baliabide gehiagorekin osatzea hautatzen duten udalerrientzat

 

VG 13 02 18

Gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Elkarrizketa Zibileko Mahaia batu da; Pablo González Sareen Sareakoa izan da bertako buru eta, bertan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia eta Marcos Muro sailburuordeek parte hartu dute.

 

Hitzorduan, IV. Gazte Plana eta Gizarteratzeko Planaren zirriborroa aurkeztu dira, eta gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen dekretuaren aldaketa aztertu da, bertan urtero Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egiten dituen aurrekontu-esleipenak baliabide gehiagorekin osatzea aukeratzen duten udalerrietan konpentsazio-mekanismoa aplikatzeko beharrezko araudi-aurreikuspenak jasotzeko.

 

Artikulu berriak honako hau aipatuko du: “udalerriek gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratutako baliabide osagarriengatik jasoko duten konpentsazioa”. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, ekitaldiren batean, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak urtero egiten dituen aurrekontu-esleipenak baliabide gehiagorekin osatu dituzten udalerriei konpentsazio-mekanismoa aplikatuko zaie.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2018.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Los IV Gazte Plana y de Inclusión, presentados en la Mesa de Diálogo Civil https://t.co/uxK5Fq4f2o @Irekia https://t.co/eEx0Y2cfqk

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Los IV Gazte Plana y de Inclusión, presentados en la Mesa de Diálogo Civil 🔗 https://t.co/c9SL118q7i 🔗 https://t.co/OTL5S2npVN

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo González