Berriak Lehendakaritza
Eu

Enpresak, iraunkortasunerako ezinbesteko aliatu Euskadin

2018.eko otsailak 15
  • Euskadin, 117 enpresa dira jada Nazio Batuen Munduko Ituneko kide, eta beren negozioetan giza eskubide, lan, ingurumenaren aldeko eta ustelkeriaren aurkako estrategiak txertatzen dituzte 
  • Langile eta hornitzaileak sentsibilizatzea, gardentasuna eta sare-lana dira jorratzen jarraitu beharreko hainbat alor 

Enpresa-estrategia Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIHekin) bat egiteak, epe luzera begirako aurrerapen-kontzeptua sustatu ez ezik, eragin positibo eta zuzena du Euskadiko enpresen errentagarritasunean. Hori nabarmendu da gaur goizean "GIH eta enpresak, joerak eta aukerak” jardunaldian. Ekimena Eusko Jaurlaritzak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta Munduko Itunaren Espainiako Sareak –GIH sektore pribatuan sustatzeko Nazio Batuen menpeko erakundea− antolatu dute. Jardunaldian alor horretan egiten ari den lana ebaluatu dute erakunde horietako ordezkariek eta euskal enpresetako bozeramaileek.

Inaugurazio-hitzaldian, Isabel Garro Munduko Itunaren Espainiako Sarearen zuzendari nagusiak azpimarratu du sektore pribatuak epe labur eta ertainean aurre egin beharreko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronketan inplikatu egin behar duela. “Gure helburua da gero eta enpresa gehiago bateratzea nahi dugun mundu hori lortzeko mundu mailako mugimendura eta, horretarako, garapenari lotutako negozio-aukera berriak sortzeko enpresa-ekintza eraldatzaileak behar dira", baieztatu du. Izan ere, kalkuluen arabera, GIHak nekazaritza eta elikadura, energia, osasuna eta hiri sektoreetan aplikatzeak 12 bilioi dolarretako eragina du nazioarte mailan.

Eskualde mailan ere, gero eta enpresa gehiago ari dira Agenda 2030ek ezarri dituen iraunkortasun-paradigmaren araberako neurriak hartzen. Sentsibilitate hori agerikoa da Euskadin, bertako 117 eragile baitira, guztizkoaren % 4,5, Munduko Itunaren sinatzaile. Horrek esan nahi du eragile horiek giza eskubide, lan eta ingurumenaren aldeko eta ustelkeriaren aurkako ekintzak txertatzen dituztela, baita GIHekin bat datozen estrategiak ere. “2017n zehar, euskal enpresek gehien jorratutako GIHak 8a, 5a, 13a eta 4a izan dira, eta horrek korrelazioa izan du haien politiketan lan eta hazkunde ekonomikoari, genero-berdintasunari, klima-aldaketari eta hezkuntzari dagokienez”, azaldu du Vanesa Rodríguez Munduko Itunaren Sareko komunikazio zuzendariak. Halaber, jorratzen jarraitu beharreko hainbat gako gogorarazi ditu, esaterako, langile eta hornitzaileak iraunkortasunarekiko sentsibilizatzea, informazioari dagokionez gardenak izatea eta aliantzen bitartez lan egitea.

GIHek xede duten eraldaketak korporazioen inplikazioa ez ezik, tokiko administrazioaren inplikazioa ere eskatzen du. Hori dela eta, jardunaldi hori Euskadi Basque Country 2030 Agendaren baitan kokatu da, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak azaldu duen moduan. Madariagak ere balioan jarri du lankidetzaren ahalmena, eta herritarrei dei egin die. “Agenda gure politika publikoak hobetzeko tresna da. Baina administrazioak bere kabuz, edo eragile pribatu zein gizarte zibilak beren kabuz, ezin dituzte Helburu horiek lortu. Eusko Jaurlaritzarentzat, enpresekin aliantzak eta GIHekiko konpromisoa ezinbestekoak dira. Gaur jardunaldian gure herrialdeko hainbat enpresa txiki eta ertainek adierazi moduan, enpresa-estrategiak eta garapen iraunkorrak bat egitea eta gizarte justuagoa lortzen laguntzea ez dira bateraezinak”, amaitu du.

Munduko Itunaren Espainiako Sareari buruz

Nazio Batuen Munduko Itunak Espainiako Sarea du Espainian ordezkari. Gaur egun, 2.580 entitate daude atxikita erantzukizun sozial enpresarialeko ekimen honi: % 13,4 enpresa handiak dira, % 77,2 enpresa txiki eta ertainak eta % 9,4 bestelako entitateak (hirugarren sektorea, sindikatuak, enpresa-elkarteak eta hezkuntza-erakundeak). Horren helburua da Munduko Itunaren 10 Printzipioak enpresa-iraunkortasun eta garapen iraunkorrerako entitate sinatzaileetan txertatzea.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Dirección de Relaciones Exteriores. Lehendakaritza
    2018.eko otsailak 26

    En primer lugar agradecerle el interés en la agenda 2030 y las actividades que venimos realizando. En respuesta a sus preguntas comentarle que:

    El Gobierno vasco, como administración pública que es, no es firmante del Pacto Mundial, entidad con el mandato de Naciones Unidas para el impuso de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) en el sector privado -.

    Desde la Dirección de Relaciones Exteriores de Presidencia, venimos realizando una labor de difusión y de sensibilización en relación a la Agenda 2030 y los ODS que seguiremos intensificando

    Finalmente, dado que por cuestión de protección de datos no nos está permitido hacer reenvío del listado de las empresas vascas firmantes del Pacto Global, le remitimos al siguiente link donde encontrará dicho listado y donde poder realizar una búsqueda selectiva.
    http://www.pactomundial.org/
    http://www.pactomundial.org/nuestos-socios/

  • 2018.eko otsailak 19

    ¿Es socio el Gobierno Vasco del Pacto Mundial? http://www.pactomundial.org/
    Si es socio, estaría bien que se visualizara online para dar ejemplo a otras organizaciones…

    Creo que el Gobierno Vasco ya exige en los pliegos de contratación de todos sus concursos lo estipulado en el Pacto Mundial respecto a integrar estrategias en materia de derechos humanos, trabajo, medio ambiente y anticorrupción. Estaría bien que lo publicara (que estuviese visible). Pero ¿y las sociedades públicas, organismos y entes?

    Estaría bien conocer quiénes son en Euskadi, las 117 empresas firmantes del Pacto Mundial de las Naciones Unidas.

    Eskerrik asko.

  • @scardige
    2018.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Anamasanro: Las empresas, aliadas imprescindibles para la #sostenibilidad en Euskadi #ODS https://t.co/pXsk6SAykH

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak