Eu

EKPek 1,5 milioi euroren truke eta 5 hilabetetan egiteko esleitu ditu Portaaviones eraikinaren lanak

2018.eko otsailak 13

Portaaviones eraikin berriztatuak Donostiako portu jarduera biziberrituko du: arrantza eta itsaso jarduera bultzatuko ditu, itsasoko produktuak balioztatzeko zentroa jasotzeaz gain

Eusko Jaurlaritzak, EKP - Euskadiko Kirol Portuak sozietate publikoaren bitartez, IZA Obras y Promociones, S.A. enpresari esleitu dio Portaaviones eraikina erabilera berrietara egokitzeko lanen kontratua.

Esleipena lortu duen enpresak 5 hilabeteko epea eta 1.536.040 euroko aurrekontua ditu eraikineko lanak egiteko. Puntu horretan portuko hainbat erabilera elkartuko dira, eta Donostiako portuko erreferentziazko gunea bilakatuko da.

Kontratua sinatu aurreko administrazio izapideak egin ondoren, lanak datorren martxoan hasiko direla aurreikusten da.

Portaaviones berria

Donostiako portuko Portaaviones eraikinerako proiektua Donostiako VAUMM arkitekto taldeak diseinatu du. Enpresa bera izan da, baita ere, obra zuzendaritzarako aholkularitza teknikoaren esleipena lortu duena.

Proposamena, azken mendean Donostiako portuan arrantza jarduerari babesa eta aterpea eman dizkion jatorrizko estrukturaren babestean oinarritzen da. Une honetan dagoena modernizatuko duen irudi berria sortzeko ideian oinarritzen da, proiektu berriari ingurunean integratzeko aukera emanez.

925 m2ko azalera osoa duen erabilera programaren barruan eraikinaren hainbat izaera uztartzen dira: iparraldeko muturrean erabat arrantzarekin erlazionaturik dauden erabilerak, Jaranako kairantz; eraikinaren erdian egongo den eta izaera publiko nabarmena izango duen baxurako arrantzaren balioztapen zentroa; eta portuko erabiltzaileentzako harrera gunea eta zerbitzuak jasoko dituen erdiko kaiaren muturra.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Goenaga, garraioetako eta azpiegituretako aholkularia