Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Unibertsitateei emateko dirulaguntza zuzenak (2010-12-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko abenduak 28

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du jarraian aipatzen diren dirulaguntza zuzenak ematea baimentzeko erabakia:

2 milioi euro 2010. urterako "Basque Culinary Center" Fundazioari (BCC),eraikina eraikitzeko eta hornikuntza zientifiko eta teknologikoa eskuratzeko.

1,5 milioi euro 2010. urterako Mondragon Unibertsitateari (MU), Enpresa Zientzien fakultatearen eta Mondragon Innovation Centerraren eraikinak Oñatin sortu eta martxan jartzeko.

1,5 milioi euro Deustuko Unibertsitateari, Donostiako DARC-INOGUNEREN eraikina eraiki eta martxan jartzeko (Deusto Advance Research Centre).

Milioi bat euro 2010. urterako Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU), Leioako Parke Zientifikoan Biofisika Unitatearen eraikina eraikitzeko.

2,7 milioi euro 2010. urterako Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU), Euskal Herriko Unibertsitateko Parke Zientifikoan 1. Plataforma eraikina eraikitzeko eta haren instalazioetarako eta ekipamendurako.

1,5 milioi euro Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU), Leioako Campusean Animaliategia zabaltzeak dakartzan eraikuntza- eta ekipamendu-gastuak finantzatzeko.

Milioi bat euro 2010. urterako Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU), Arabako Campusean dagoen CIEA IIren (Ikerketa eta Ikasketa Aurreratuen Zentroa) ideien lehiaketak eta diseinatzeko proiektuak eragindako gastuak finantzatzeko

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan