Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako bi erakunderi aitortza egin diete zainketen bikaintasunarekin duten konpromisoagatik

2018.eko otsailak 12
  • Donostialdea ESIak eta Debabarreneko ESIak aitortza hori jaso dute Jardunbide onen gidaren ezarpenarekin izandako konpromisoagatik.

 

  • 2016an OMEren Europako Eskualdeak jardunbide egoki gisa aukeratu zuen Zainketen Bikaintasunarekin Konpromisoa dute Zentroak programa.

 

25 dira ezarritako edo ezartzeko prozesuan dauden jardunbide onen gidak eta hainbat gai lantzen dituzte: gaixotasun kronikoen arrisku-faktoreei nola aurre egin, gaixotasun kronikoen balorazioa eta horiei nola aurre egin, pazientearen segurtasun-arazoak eta zeinuei eta sintomei modu egokian nola aurre egin, besteak beste.

Ekimena Ontarioko Erizainen Elkarteko (RNAO) Best Practice Spotlight Organizations nazioarteko programaren barruan sartzen da. Elkarte horrek Carlos III Institutuko Osasun Zainketen Ikerkuntzako Unitatea Espainian Zainketen bikaintasunarekin konpromisoa duten zentroen koordinatzaile izendatu zuen.

Orain aitortu dituzten gure bi zentroak bigarren lan-taldean egon ziren 2015. urtean eta 2018an beste euskal erakunde sanitario bat sartu da, Araba ESIa hain zuzen ere.

Aitortza-ekitaldia gaur goizean egin da Carlos III Institutuan eta  Osasun eta Kontsumoko idazkari nagusiak, Carlos III Institutuko zuzendariak eta RNAOko zuzendariak ekitaldia zuzendu dute. Era berean, Iñaki Berraondo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea egon da. Izan ere, bera izan da aitortza horiek bi euskal erakunde horien arduradunei emateaz arduratu dena. Lucía Garate Donostialdea ESIkoa eta Cristina Torres Debabarreneko ESIkoa.

Zainketen Bikaintasunarekin Konpromisoa duten Zentroen programan dauden instituzioak lan egiten ari dira zainketen zerbitzua aldatzeko, ebidentzian oinarritutako praktika baterantz joateko eta oso emaitza onak lortzen ari dira.

Zentro gehienetan, jardunbide onen gidek esparru hauek lantzen dituzte: adineko pertsonen erorikoen prebentzioa, amarengandiko edoskitzea, ostomiaren zainketa eta maneiua, minaren balorazioa eta maneiua, presioak eragindako lesioak edo oin diabetikoko konplikazioen prebentzioa eta baita horren ultzeren maneiua ere.

Emaitzek diotenaren arabera erorikoak % 2,2tik %1,78ra jaitsi dira eta eroriko baten ondorioz izandako lesioen larritasuna %1,1etik %0ra igaro da, lesio larriez mintzo garenean. Prozesu klinikoen kasuan, pazienteen balorazio integrala eta heziketa asko handitu da; izan ere, gida askotan % 90 baino gehiago lortu da eta minaren detekzioa eta zainketen planifikazioa % 90 baino altuagoa da.

 

Madril, 2018ko otsailaren 12a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau