Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euro esleitu ditu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2018-02-13)

2018.eko otsailak 13

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero-indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du.

 Laguntza-mota hori baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta, adina dela eta, edo prestakuntzarik ez dutelako, enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei bideratuta dago. Laguntza horien bidez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek erasotzailearengandik independizatzeko eta beren egoera egonkortzeko gutxieneko baliabide batzuk eskuratzen dituzte. Artolazabal sailburuak proposatuta, 2018an 1.100.000 euro bideratuko dira horiek finantzatzera.

 

(*) Eusko Jaurlaritzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa emateko eta telefono bidez arreta emateko zerbitzu espezializatua du. 900 840 111 da zenbakia; 51 hizkuntzatan eskaintzen da arreta; bertara familiartekoek eta hurbileko pertsonek ere jo dezakete, bai eta horiei arreta eskaintzen dieten profesionalek ere.

Zerbitzu horrek, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ez ezik, familia barruko indarkeria-generoaren, sexu-jazarpenaren eta/edo lan-eremuan sexuaren arrazoiagatik erasoaren, sexu-erasoen, derrigortutako prostituzioaren eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketaren biktima direnak ere artatzen dira, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko