Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du (Gobernu Bilera 2018-02-13)

2018-02-13
  • Plana Euskadi.eus gardentasun eta parte hartze atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta parte hartzea bermatzeko 

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaurko bileran aurtengo Urteko Araugintza Planari. Planak jasotzen ditu 2018an zehar Jaurlaritzako sail bakoitzak aurkeztea espero dituen ekimen arautzaileak (Lege-aurreproiektuak eta dekretuak). 

Gaur hartutako erabakia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotakoaren esparrukoa da; eta horren arabera, Eusko Jaurlaritzak Urteko Araugintza Plana argitaratuko du eta bertan jasoko dira hurrengo urtean onartzeko eramango diren legezko edo arauzko ekimenak. 

Plana onartu ondoren, Euskadi.eus gardentasun eta parte hartze atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta beharrezko parte hartzea bermatzeko asmoz.  

2018ko URTEKO ARAUGINTZA PLANA 

1.         LEHENDAKARITZA 

  • Kultu-zentroen lege-aurreproiektua.
  • Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege-aurreproiektua.
  • Bizikidetzaren eta giza-eskubideen alorreko proiektuetarako diru laguntzak arautzeko dekretu-proiektua.
  • Motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura garatzen duen dekretu-proiektua.
  • Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko, euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko dekretua aldatzeko den dekretu proiektua.
  • Kanpo harremanen alorrean gazteak prestatzeko beken dekretu proiektua.
  • Genero ekitatearen aldeko antolakuntza-aldaketak sustatzeko, lankidetza erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautuko duen dekretu-proiektua. 

2.         GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA 

  • Lege-aurreproiektua, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/203 Dekretua aldatzeko dena.
  • Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aldatzeko dena.
  • Lege-aurreproiektua, euskal enplegu publikoari buruzkoa.
  • Lege-aurreproiektua, dokumentu kudeaketa integrala eta Euskadiko Artxiboei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (apirilaren 7ko 2/2016 Legean) jasotzen diren hizkuntza-alderdiak garatzekoa.
  • Dekretu-proiektua, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak duplizitate-txostenak emateko prozedura eta irizpideei buruzkoa (Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 16. artikuluan aurreikusita daude txosten horiek).
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko langileei buruzko araudia ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Fundazioen Erregelamendua onesteko dena.
  • Dekretu-proiektua, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretua aldatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, 2018. Urterako Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onesten duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduerari buruzkoa. 

3.         EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURAK 

  • Lege-aurreproiektua, mugikortasun jasangarriari buruzkoa.
  • Lege-aurreproiektua, hirugarren aldaketa egiten diona Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzeko maiatzaren 30eko 2/1989 Legeari.
  • Lege-aurreproiektua, apirilaren 8ko Landa Garapenerako 10/1998 Legea aldatzeko dena.
  • 5/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, industria segurtasunari buruzko erregelamentazioa bete behar duten instalazio eta ekipoak aldizka ikuskatzeko kudeaketa-prozedurari buruzkoa.
  • 10/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta basogintzako ekoizleen elkarteei eta haien batasun edo federazioei buruzkoa.
  • Dekretua, otsailaren 16ko 20/2016 Dekretua aldatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauen garapena eta aplikazioa arautzen dituena: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez arautzen baitira hondamendi-izaerako kalteetarako edo ezbehar klimatikoen ondoriozko kalteetarako laguntzak, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, basogintzaren eta landa-azpiegituren arloetan, hondamendietarako funts baten kargura.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez arautzen baitira ikertzaile eta teknologoei nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-ingurunean prestakuntza emateko laguntzak.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko jarduerak eta urpekaritzako lanbide-jarduera baimendu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, indarrik gabe uzten duena azaroaren 21eko 235/2000 Dekretua, zeinaren bitartez behi-okela edo abelgorrien haragia eta haren ondoriozko produktuak etiketatzeko aukerako sistema ezartzeko arauak eman baitira Euskal Autonomia Erkidegorako.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzko 101/2004 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasoko eta ur kontinentaletako turismo-arrantzari, arrantzako eta akuikulturako turismoari eta arrantza-erakustaldiei buruzkoa.
  • Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko saltzailerik gabeko salmenta-instalazioetan ibilgailuentzako erregaien txikizkako hornidura-zerbitzuak bete behar dituen betekizunei buruzkoa
  • Dekretu-proiektua, Eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko abenduaren 9ko 226/2014 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua aldatzen duena, kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez indargabetzen baita ekainaren 6ko 104/2000 Dekretua, Zumalakarregiko igogailuaren ustiapena Euskotreni esleitzen diona.
  • Dekretu-proiektua, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko dekretua aldatzen duena. 

4.         ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKAK 

  • Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko Lege-aurreproiektua.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-programa arautzen dituen dekretuaren proiektua eta Euskadiko Enplegu Zentro Berezien erregistroa, inskripzioa eta kalifikazioa arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa.
  • Dekretu- proiektua, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Gizarte Itunari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Atzerritar adingabeak aldi batez Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatzeko programenei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Arreta Goiztiarraren inguruko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzkoa, Arreta Goiztiarreko 13/2016 Dekretuaren osagarri. 

5.         INGURUMENA, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA 

  • Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko Dekretu-proiektua.
  • Lurzoruaren ondare publikoari buruzko Dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa eta azterketa horien erregistroa arautzeko den Dekretu-proiektua.
  • Kreditu-erakundeekin 2018-2019 bitartean finantza-lankidetzan aritzeko Dekretu-proiektua.
  • Arkuko labe elektrikoen zepen erabilpena arautzeko Dekretu-proiektua.
  • EAEko lurzoru kutsatuei buruzko 4/2015 Legea garatzeko Dekretu-proiektua.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako baso ustiategien titularrak ekonomikoki konpentsatzeko diru-laguntza sistema bat onartzeko den Dekretu-proiektua. 

6.         OGASUNA ETA EKONOMIA 

  • 2017-2021 Ekarpenen Lege-aurreproiektua.
  • Laguntzen Araubidea arautzen duen Lege-aurreproiektua.
  • 2018-201 Euskal Estatistika Planaren Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu-proiektua, energia erosketa zentralizatuaren erosketa aitortzeko.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko ondareari buruzko legearen testu bategina garatzeko. Dekretu-proiektua, EAEko Administrazioaren Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubideari buruzko Dekretuaren bigarren aldaketa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretua bigarrenez aldatzeko.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoak aseguru pribatuen bitartekaritza arloan dituen eskumenak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2018. urterako finantza-laguntzaren programa garatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 2018ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 2018ko Urteko Estatistika Programa erabakitzen duena. 

7.         HEZKUNTZA 

  • 1/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.
  • 12/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana ezartzeko den Dekretua aldatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Eusko Jaurlaritzan Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren mende dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta adituen kontratazioa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, interes publikokotzat jotzen duena bateragarria izatea arte-irakaskuntzak irakastea eta irakaskuntzaren edo kulturaren arloko sektore publikoan beste lanpostu bat edukitzea.
  • Dekretu-proiektua, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren Saileko mendeko ikastetxe publikoetako maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan, Patronatoetan eta Hezkuntza Ordezkaritzetan.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez onartzeko baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.
  • Dekretu-proiektua, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak betetzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxeetan unibertsitate-titulazio hauen practicuma egitea arautzen duena: Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle izateko gaitzen duen masterra, baita titulazioa dela-eta masterreko ikasketak egin ezin dituzten pertsonentzako prestakuntza baliokideari dagokiona ere.
  • Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomiari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) sorkuntza arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoaren kudeaketa-eremuan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 tituluren curriculumak ezartzea helburu duena: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Oinarrizko Lanbide Titulua, Baso Aprobetxamenduetako Oinarrizko Lanbide Titulua, Fabrikazio eta Muntaketako Oinarrizko Lanbide Titulua, Instalazio Elektroteknikoetako eta Mekanikako Oinarrizko Lanbide Titulua, Itsas eta Arrantza Jardueretako Oinarrizko Lanbide Titulua, Tapizatze-lanetako eta Gortinagintzako Oinarrizko Lanbide Titulua, Beiragintzako eta Buztingintzako Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Dekretu-proiektua, larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzea asmoa duena.
  • Dekretu-proiektua, larrialdien koordinazioko eta babes zibileko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzea asmoa duena.
  • Dekretu-proiektua, elektromedikuntza klinikoko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzea asmoa duena. 
  • Dekretu-proiektua, eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzea asmoa duena.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez azaroaren 10eko 211/2015 DEKRETUAren eranskina aldatzen duena, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Dekretu-proiektua, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA) sortzen eta zentroko lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua aldatzen duena. 

8.         OSASUN SAILA 

  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu sanitarioetako erakundeen egitura-antolamendua arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eta irabazi-asmorik ez duten titulartasun pribatuko zentro sanitarioen arteko lotura zehazteko hitzarmen espezifikoak sinatzeko prozedurari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, zahar-egoitzetan farmazia-zerbitzuak emateari eta botikak gordailuan uzteari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, ama-esnearen bankua sortzen duena, eta amaren esnea hartzeko, ateratzeko, prozesatzeko, banatzeko eta administratzeko eskakizunak ezartzen dituena, esnea amaren seme-alabari emateko edo dohaintzan emateko.
  • Dekretu-proiektua, elikadura-jarduerei eta -establezimenduei sanitate-baimena emateko eta haien berri emateko erregimena arautzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura-jardueren eta -establezimenduen erregistroa sortzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroari buruzko Dekretua aldatzeko eta uztailaren 8ko 11/2016 Legearen arabera egokitzeko (11/2016 Legea bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzkoa da).
  • Dekretu-proiektua, apirilaren 7ko 1/2016 Legean ezarrita dagoen egitura instituzionala garatzen duena (1/2016 Legea Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa da).
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko Dekretua aldatzeko.
  • Dekretu-proiektua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko profesionalak era librean aukeratzeari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Osasun-profesionalen Informazio-sistemari buruzko 153/2011 Dekretua aldatzeko.
  • Dekretu-proiektua, uztailaren 16ko 178/2002 Dekretua aldatzekoa (178/2002 Dekretuak edateko uraren kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko nahiz horri guztiari buruz informatzeko sistema arautzen du).
  • Dekretu-proiektua, 77/1997 Dekretua aldatzekoa (77/1997 Dekretuak ezartzen ditu Osasun Sailak osasun-zerbitzuak ituntzeko oinarriak).
  • Dekretu-proiektua, 202/2004 Dekretua aldatzekoa (202/2004 Dekretuak onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua). 

9.         TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA 

  • Dekretu-proiektua, 2012ko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua, bidaia-agentziei buruzkoa, bigarrenez aldatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordea arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Estatistika-Organo Espezifikoa sortzekoa eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehaztekoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroa arautzen duena. 

10.       KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA 

  • Dekretu-proiektua, Euskadin Lege gordailua arautzen duena. 

11.       SEGURTASUNA 

  • Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea aldatzeko.
  • Dekretu proiektua, ikuskizun publiko eta jolas jardueren Legea garatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako udalen eta hauteskunde-administrazioaren funtzionamendu- eta pertsonal-gastuak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Trafiko Istripuen Biktimen Euskal Erregistroa sorten eta arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Jokoaren Euskal Behatokia sortzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Jokoaren Erregelamendu Orokorra zati batean aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkion ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko den Dekretua aldatzen duena. 
  1. 2.     LAN ETA JUSTIZIA 
  • Euskadiko Kooperatiben Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu-proiektua, 207/2008 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskadiko Lan Autonomoko Elkarteen Erregistro Berezia eratu eta arautzen duena aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 191/2003 Dekretua, uztailaren 29koa, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko dira diru-laguntzak aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, EAEn prebentzio sistemako laneko medikuntzaren diziplina prebentiboari buruzko auditoria edo kanpoebaluazioa egiteko prebentzioko zerbitzuek edo baimendutako erakunde espezializatuek bete beharreko jarduera sanitarioa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, doako laguntza juridikoari buruzkoa.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko