
Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du
Erkorekak Espainiako Exekutiboari eskatu dio “gogoan har" dezala Europako auzitegiaren sententzia “torturak berriz gerta ez daitezen” bermeak hartzeko
Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaurko bileran aurtengo Urteko Araugintza Planari. Planak jasotzen ditu 2018an zehar Jaurlaritzako sail bakoitzak aurkeztea espero dituen ekimen arautzaileak (Lege-aurreproiektuak eta dekretuak). Honi buru berri eman du gaur Josu Erkoreka bozeramaileak.
Araugintza-planaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 15 lege-proiektu eta 105 dekretu onartuko ditu aurten. Honako hauel azpimarra daitezke:
- Emakumeen aurkako indarkeriaren desagerraraztea,
- Enplegu publikoa,
- Mugikortasun jasangarria,
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren aldaketa,
- Baliabiderik gabeko pertsonentzako doako laguntza juridikoa,
- Kooperatiben Legea,
- Hirigintza-erabilerarako etxebizitzen erregulazioa, edo
- Poliziari buruzko Legearen aldaketa.
Plana onartu ondoren, Euskadi.eus gardentasun eta parte hartze atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta beharrezko parte hartzea bermatzeko asmoz.
Gainera, bikotearen barruan indarkeria matxistaren biktimak diren eta etxetik irteteko baliabide ekonomikorik ez duten emakumeei laguntzeko 1.100.000 euroko laguntzak baimendu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak. Laguntza horietako gehienak enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten emakumeentzat dira. “Programa horri esker, ahalduntzeko eta independentzia lortzeko gutxieneko baliabide batzuk izan ditzakete emakume horiek”, azaldu du Erkorekak.
TORTUREN SENTENTZIARI ERANTZUNA
Bestalde, komunikabideek Giza Eskubideen Europako Auzitegiak torturei buruz emandako epaiari buruz galdegitean, Erkorekak Espainiako Gobernuari eskatu dio "gogoan har" dezala eta indemniza ditzala sententziak erreferentzia egiten dien bi pertsona torturatuak. Horrez gain, "torturarik berriz ez errepikatzeko" bermeak hartzea eskatu dio. Gogorarazi duenez, Europako auzitegiak frogatutzat hartu du, lehenengo aldiz, torturak eta tratu txarra egon direla. Orain arteko zigor-epaiak tortura-salaketak ez ikertzeagatik eman ziren.
Euskal Exekutiboko bozeramaileak, gainera, berriz adierazi du, Euskadin Polizia Nazional eta Guardia Zibil kopurua handiagotzeko aukerari erantzunez, “ez dagoela funtsezko arrazoirik” Estatuko Segurtasun indar eta kidego kopurua areagotzeko. Ertzaintza “polizia integrala” dela gogorarazi du.
Azkenik, kezka adierazi du, alderdi neo-zentralistek Estatu espainiarrean “ikuspegi berzentralizatzailea” sendotzeko asmoaren aurrean, eta uste du euskal autogobernuari egindako erasoak herritar guztiek “partekatutako kezka” izan beharko liratekeela. Halaber, adierazi du ez dela aurreikusi transferitzeke dauden eskumenak jorratzeko alde biko bilerarik.
-
2018-02-13
Comentario de Twitter:
RT @Ekoiure: Gobierno Vasco: Plan normativo 2018. Avanzaremos en la ley marco ambiental vasca ....? https://t.co/TJGzU3uZuy @Sofia_G_Arana… -
2018-02-13
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco aprueba su Plan Normativo previsto para este año https://t.co/PFAVkuOWGW