Eu

Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak Miniature Congress-aren bosgarren edizioa aurkeztu du

2018.eko otsailak 14

Miniaturazko sukaldaritzaren Miniature Congress izeneko gastronomia-kongresua Gasteizen egingo da aurten, martxoaren 8tik 14ra bitarte. Aurtengo edizioan, Kongresuko jardueren eta guneen programa zabalagoa izango da, eta Europa Jauregiko hitzaldietara ez ezik, hiriko kaleetara eta jatetxeetara ere hurbilduko du gastronomia.

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak Miniature Pintxos Congress izeneko kongresua ongi finkatutako ekitaldia dela adierazi du prentsaurrekoan. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Sailak Euskadiko aberastasun gastronomikoari gure turismoaren ezaugarri bereizgarri gisa balioa emateko jarraitzen duen estrategiaren barruan kokatuta dago Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kongresu horri ematen dion babesa. Joan den urteko edizioan, Miniature hazi egin zen eta Gasteizko erdialdera eraman zen. Erabaki horri esker, areagotu egin zen herritarrekiko lotura, eta adituak biltzeaz gain Gasteizko gizarte-sare osoa inplikatzen duen zeharkako elementu bihurtu zen Miniature.

Etxebarriak azpimarratu nahi izan du Miniaturek emakumearen alde egin duela berriz, eta antolatzaileek gastronomiaren esparruko emakume profesional handiak bildu dituela programan. Ildo horretan, erreferentziazko emakume batzuk (hala nola Mercedes Solís eta Samanta Leskes) eta Maider Unda txapeldunari (eta gaztagileari) egingo zaion omenaldia izango dira martxoaren 8an (Emakumearen Nazioarteko Egunean) egingo den "Miniature: emakumezkoek egindako pintxoak" jardunaldiaren oinarria. Egun horretarako, kongresuak emakumeen hitzaldiak programatuko ditu, eta emakumeek prestatutako afari bat egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak