Berriak Herrizaingoa
Eu

Ares: "Zuzenbidezko Estatuaren presioa dela-eta, erradikal abertzaleak, lehen aldiz, ETA-rekiko tentsio egoeran daude"

2010.eko abenduak 28

Lehendakariak Rubalcabarekin batera aztertu ditu terrorismoaren aurkako borroka eta egungo egoera ekonomikoa, Gobernuko Presidenteordea eta Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuaren arteko topaketaren aurretik

Euskal gobernua eta zentrala lankidetza eta koordinazio “asebetegarria” partekatzen ari dira terrorismoaren aurkako borrokaren arloan; horren ondorio nabarmenena ETA banda terrorista “inoiz baino ahulagoaren” egungo egoera da. Hori da gaur arratsaldean Artaza Jauregian eginiko bilerako balantze nagusiena, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuaren eta Alfredo Perez Rubalcaba Gobernu Zentraleko Presidenteordearen ustez. Aurretiaz, Patxi Lopez Lehendakariak Presidenteordearekin batera aztertu ditu egungo egoera ekonomikoa eta terrorismoaren aurkako borrokarena. Horren inguruan, Herrizaingo Sailburuak azpimarratu du azken 2 urteotan ETA-ren goi-karguak 6 aldiz desegin izan direla, balizko 113 terrorista atxilotuak izanik. "Irmotasuna eta tolerantzia zero direla medio, ETA inoiz baino ahulagoa da eta, lehen aldiz, erradikal abertzaleak ETA-rekiko tentsio egoeran daude, jarduera politikora itzultzeko bere nahia agerikoa izanik, hori lortu ahal izateko ETA eragozpenetako bat denaren jabe diren bitartean" erantsi du.

"Hau urte txarra izan da ETA-rentzat, ona aldiz Zuzenbidezko Estatuarentzat eta askatasunarentzat". Horrela laburbildu du Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak bere sailak eta Alfredo Perez Rubalcabaren Ministerioak terrorismoaren aurka eginiko borrokaren balantzea, balizko 113 terrorista atxilotzea eta ETA-ren goi-karguak 6 aldiz desegitea lortu ondoren. Zeregin horren inguruan, biak bat etorri dira lankidetza eta koordinazio “asebetegarria” eta bandaren egungo egoera ahularekiko bere ardura maila erabakigarria azpimarratzeko orduan. "Irmotasuna eta tolerantzia zero defendatzen dituen politikaren ondorioz, ETA inoiz baino ahulagoa ageri da eta, lehen aldiz, erradikal abertzaleak ETA-rekiko tentsio egoeran daude”, azpimarratu du Ares jaunak, aldi berean eskatuz, hori bai, zuhurtasuna, terrorismoa amaitutzat ematen dutenen aurrean, izan ere, "ETA oraindik ez da desagertu". Zentzu horretan, Ares eta Rubalcaba bere horretan mantentzen dira "ETA-ren zein ETA-ren inguruko guztiaren aurrean oso zorrotz eta tinko jokatzeko orduan".

Patxi Lopez Lehendakaria, Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Presidenteorde eta Barne Ministroarekin bildu da gaur arratsaldean Artaza Jauregian (Leioa), egungo terrorismoaren aurkako borrokaren eta ekonomiaren egoera aztertzeko. Topaketa hau, Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua Barne Ministroarekin eta Ertzaintza, Guardia Zibila eta Poliziako aginteekin eginikoaren aurretik ospatu da.

Herrizaingo Sailburuak, gaur arratsaldean Rubalcabarekin ospatu bileraren “garrantzia” azpimarratu ondoren, ezker abertzalearen bozeramaileak ohartarazi ditu eskatuz, sinesgarriak izango badira, “zalantzazko adierazpenak” alde batera utzi eta “indarkeria baztertu” dezatela, indarkeria oro errefusatzen dutela adierazteko alderdi berri baten estatutuen zain geratu gabe", eta gogorarazi du ETA-ren Frantziako material informatikoaren lapurretaren ondoren"hori egiteko aukera alferrik galdu dutela". "Oraingoan egin dezatela"eskatu die.

Bestalde, Ares sailburua “erradikal abertzaleekin bat etorri diren” alderdi politikoengana zuzendu da, euren tradizio demokratikoarekiko leialtasuna erakutsi dezatela eta abertzaleen aurrean “eskakizun maila handiena mantendu dezatela” eskatzeko.

3 hizki aldatzea

Bere interbentzioan, Barne Ministroak azpimarratu du Gobernuak “bere terrorismoaren aurkako politikaren arloan ez duela ezer aldatuko" zeren "ETA-ren amaierara garamatzan bidean barrena goazela egia izan arren" orain “inoiz baino zuhurragoak izatea” dagokigu. "Pasatzen ari den guztia, amaiera arte pasa beharrekoaren hein bat soilik da", azaldu du Ministroak, banda terroristari eskatuz “prest badago, amore eman dezala". "ETA-ri eskatzen dioguna da 3 hizkiak ordeztea, ETA-ren ordez FIN izatera pasatzeko, baina ez dago horretarako prest; hori da Lehendakariari adierazi dioguna, horregatik ez dugu ezer aldatuko terrorismoaren aurkako gure politika jardueran" adierazi du.

Euskadiko bere egonaldian zehar, Presidenteordea Euskal Enpresari Taldearekin bildu da, egoera ekonomikoa aztertzeko eta auzia tratatu ez badute ere, Rubalcabak adierazi du "ezin dugula egiaztatu enpresariekiko indarkeria amaitu denik".

Hori guztia jorratzea amaitzean, Ares eta Rubalcaba genero indarkeria jasaten duten emakumeen babesa eta terrorismo islamistaren aurkako borrokan koordinazioa hobetzeko modua aztertzen aritu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares