Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg

Tapia sailburuak Portuen eta Itsas Garraioen Legea aurkeztu du Legebiltzarrean

2018.eko otsailak 15

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas-garraioaren Legea. Sailburua ziur dago Euskadik “aukera” duela orain “beharrezko” deritzon eta sektore horren jarduera arautzeko aukera emango duen legea edukitzeko.

Lege-proiektuaren helburuak honakoak dira: portuetan eta portuko zein itsas instalazioetan aplikagarria den lege-araubidea ezartzea; portuko jabari publikoaren kudeaketa arautzea; Euskal Autonomia Erkidegoko portu-administrazioaren egitura eta funtzionamendua zehaztea; portuko jabari publikoaren erabileraren eta portu-zerbitzuak ematearen ondoriozko araubide ekonomiko-finantzarioa arautzea; itsas garraioa ordenatzea, bidaiariena, salgaiena eta mistoa, EAEren eskumenekoa denean; eta portuko jabari publiko autonomikoko zehapen-araubidea finkatzea, hala nola ikuskaritza- eta kontrol-eskubideak.

Legearen aplikazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuna duten portuak izango dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia, eta ez da aplikagarria izango EAEko interes orokorreko portuetan, Bilboko eta Pasaiako portuetan adibidez.

 

 

Gai-zerrenda:

- 1. Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta itsas garraioarena lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa. (11\09\01\00\0001)

- 2. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:

- - Euskal Talde Parlamentario Popularrak aurka egiteko aurkeztutako proposamena, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmen honi dagokionez: Vitoria-Gasteiz hirian autobus elektriko adimenduna ezartzeko. (11\18\01\00\0017)

- - Mozioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Gasteizko bus elektriko adimendunaren kotxetegiei buruz. (11\11\03\00\0055)

- 3. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskadiko familiei laguntzeko neurri eraginkorrak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0058)

- 4. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek egindako legez besteko proposamena, memoria historikoko politika publikoen tresnen geroari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0298)

- 5. EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Estatuak jarritako errekurtsoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\02\01\0276)

- 6. Mozioa, Juan Luis Uria Serrano Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Vitoria-Gasteizko ESIen jarduera komunitarioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (11\11\03\00\0045)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak