Eu

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea 'Bi, Dos, Two' erakusketaren inaugurazioan izan da, 'eremuak' ekimenaren barruan antolatutako hitzordu bat

2018.eko otsailak 08

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea Bi Dos Two erakusketaren inaugurazioan, Eusko Jaurlaritzako Cultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatzen duen ‘eremuak’ ekimenaren barruan. 

Zenbait artistaren ekoizpen-lan berriak nabarmentzen ditu Bi Dos Two ekitaldiak, hain zuzen ere, jatorria edo eragin-eremua direla medio gure ingurune hurbilenarekin zerikusia duten artisten lanak. Askotariko izaera duten lanak eta proiektuak hautatu dira erakusketarako, hala nola eskulturak, margolanak, marrazkiak, instalazioak, proiekzioak, soinu-lanak eta performanceak. Helburua da euskal testuinguru artistikoan gauzatutako zenbait jardun eta joera helaraztea jendarteari, horien harrera publikoa aktibatzea. Era berean, nolabaiteko garai-kutsuari erreparatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. Deialdian parte hartu duten artistak hainbat belaunalditakoak dira eta askotariko interesen araberako prestakuntza-ibilbidea egin dute. Edonola ere, eremu eta denbora jakin batekin duten harremanari esker, loturak ezarri ahal izan dira, eta loturok gauzen egoeren berri ematen digute.

Erakustaldirako lanak hautatzeaz eremuak-en Lan Batzorde Teknikoa arduratu da. Iñaki Imaz, Pello Irazu eta Leire Vergara dira batzordekideak, eta egiteko horretan Itziar Okariz eta Emily Pethick izan dituzte lagun, lehena testuinguru hurbilenaren ordezkari eta bigarrena, Londreseko The Showroomeko zuzendaria, kanpoko gonbidatu gisa.

Parte hartuko duten artistak eta lanak asko eta askotarikoak direnez, erakusketa-modalitateen arabera antolatuko dira lanak. Lanen aniztasuna eta ahalik eta proposamen gehien erakusteko aukera hartu dira kontuan horretarako, betiere eskura ditugun baliabideen arabera eta lan bakoitzaren idiosinkrasia errespetatuta. Artista partaideak:

CAC1 | Erakusketa gunea
Lorea Alfaro (Lizarra, 1982), Xare Alvarez Berakoetxea (Donostia, 1990), Malús Arbide (Donostia, 1958), Nadia Barkate (Bilbo, 1980), Leo Burge (Londres, 1991), Luis Candaudap Guinea (Bilbo, 1964), Mikel Eskauriaza (Bilbo, 1969), Julen Garcia Muela (Beasain, 1993), Oier Iruretagoiena Arregi (Errenteria, 1988), Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Brasil, 1984), Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988), Gabriele Muguruza Goenaga (Donostia, 1992), Leire Muñoz (Bilbo, 1983), Gerard Ortín Castellví (Bartzelona, 1988), Jon Otamendi (Getxo, 1978), Damaris Pan (Mallabia, 1983), Manu Uranga (Zumaia, 1980).

Performanceak eta ekitaldiak
Ion Munduate (Irun, 1969), Jorge Núñez de la Visitación (Santurtzi, 1983), Saioa Olmo Alonso (Bilbo, 1976), Beatriz Setién (Donostia, 1980), Camila Téllez (Santiago, Txile, 1982), Amaia Urra (Donostia, 1974).

CAC1 | Screening
Zigor Barayazarra (Bilbo, 1976), Miren Candina (Hondarribia, 1994), Esti Ibarra (Elorrio, 1995), Aitziber Olaskoaga (Getxo, 1980), Olatz Otalora (Algorta, 1990), Igor Rezola Iztueta (Itsasondo, 1974), Manu Tarrazo (Madril, 1993), Andreas Wutz (Munich, Alemania, 1962).

Egitaraua esteka honetan kontsulta daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko