Eu

Europar Batasuneko espezialistek belaunaldi-aldaketak lanbide-kualifikazio baxuko pertsonei eskainiko dizkien enplegu-aukera berriak aztertuko dituzte

2018.eko otsailak 08
  • Replay vet Europako proiektuak laneratzeko prestakuntza-estrategia berritzaileak aztertzen ditu
  • Datozen urteotan erretiroak direla-eta sortuko diren lanpostu hutsak lan-aukerak dira kolektibo ahulenentzat


Bilbo, 2018/02/08


Europan laneratzeko prestakuntzaren eta enpleguaren eremuko zazpi erakunde, besteak beste Lanbide, Bilbon batu dira, Replay vet proiektuaren aurrerapenak birpasatzeko. Replay vet proiektua Europar Batasunak finantzatzen duen ikerketa da, eta kualifikazio baxua eta lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako lanbide-prestakuntzako estrategiak aztertzen ditu. Horientzat guztientzat, erretiro bidez datozen urteotan izango diren lanpostu hutsak lan-aukera berriak izan daitezke, beharrezko lanbide-gaitasunak eskuratu ondoren.


Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuak Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin batera inauguratu duen jardunaldi batean, jarraian zehazten diren erakundeetako ordezkariek Europar Batasuneko herrialde kide guztietan, neurri berean ez bada ere, eragina duen arazo horri buruzko ikuspegiak aztertu dituzte: Stirlingeko Unibertsitatea (Eskozia); Frankfurteko Ekonomia Zientzien, Enpleguaren eta Kulturaren Institutua; Txekiar Errepublikako Enpleguaren eta Prestakuntzaren Behatoki Nazionala; Milango Zerbitzu publikoen Unibertsitate arteko Ikerketa Zentroa; Cereq-eko Kualifikazioen Ikasketa eta Ikerketa Zentroa (Frantzia) eta Exeter-eko Enplegu eta Konpetentzien Behatokia (Ingalaterra), bai eta Lanbide eta Prospektiker -proiektuaren koordinatzailea- ere.


Muroren iritziz, “krisialdian galdutako enplegua oraindik berreskuratu ez duen merkatuan, datozen urteotan lana aurkitzeko aukerak ez dira berak izango pertsona guztientzat”. Euskadin Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek egiaztatzen dute, azken urtean, kualifikazio baxuko 14.000 pertsona baino gehiago lan-merkatutik atera zela, eta goi-mailako ikasketak dituzten beste 22.600 pertsonak lanpostua aurkitu zutela.


Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak langabezian kronifikatzeko arrisku gehien duen kolektiboan zentratzen den proiektu honi

erakutsi dion laguntzaren berri eman du. “Arriskuak aukera bilakatu nahi ditugu eta, hori horrela, kalitateko enplegua eta prestakuntzaren sustapena, bereziki pertsona ahulenetan, erronka handi horren zati dira”, esan du Murok. Replay-Vet proiektua Erasmus+ programak finantzatzen du, zeinak ekimenak jasotzen baititu hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren eremuan.


“Gure 2017-2020 Enplegu Plana ere –esan du Enplegu eta Gazteriako sailburuak– prestakuntza-maila baxua duen eta enplegua lortzeko gainerakoek baino zailago duten pertsonetan zentratzen da". “Gainera, pertsona horiek lan-merkatutik iraunkor baztertzeko arriskua ere badute”, esan du.


Replay vet-en azken helburua da erakundeei eta enplegu-zerbitzu publikoei kolektibo ahulenen enplegagarritasuna hobetzeko erabakiak hartzen lagunduko dien tresna-kutxa bilakatzea.


Helburuekin bat etortzea
Bestalde, Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak esan du Replay Vet bat datorrela Euskal Enplegu Zerbitzuaren helburu esanguratsuenekin. “Proiektu horretan inplikatzeko beharrak ez zekarren zalantzarik; izan ere, lan-merkatura jotzeko eta bertan iraunkor egoteko bide ematea, ekoizpen-egituraren benetako beharretara egokitutako gaitasunak dituzten pertsonak lortzea eta enplegura jotzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei laguntza planifikatua eta integrala eskaintzea Lanbideren helburu nagusi dira”.


“Orain badakigu lan honen ondorioek kalitatezko urratsa emateko aukera emango digutela Lanbiden prestakuntza-ikastaroen edukiari eta kualifikazio baxuko pertsonen enplegurako baliabideen kudeaketari buruz hartuko ditugun erabakietan”, esan du Belandiak, amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak