Berriak Osasuna
Eu

Gaur argitaratu dira Osakidetzaren 2016-2017ko EPE-ren oinarri orokorrak

2018.eko otsailak 08

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur osteguna, otsailak 8, argitaratu ditu datorren ekainean egingo den Osakidetzaren Enplegu Publikorako Eskaintza berriaren oinarri orokorrak. Interesa duen orok kontsulta ditzake hautaketa-prozesuari aplikatuko zaizkion alderdi orokorrak Osakidetzaren webgunean: www.osakidetza.eus

Halaber, Osakidetzak jakinarazi du datorren astean argitaratuko dituela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016-2017ko EPEan eskainiko diren kategoria gehienen berariazko oinarriak. Hala, interesa dutenek kategoria profesional bakoitzaren alderdi zehatzak ezagutuko dituzte, baita kategoria bakoitzaren gaiak eta berariazko intereseko bestelako informazioa ere.

Ildo horretatik, gogorarazi nahi da Osakidetzak ekainean egingo duen 2016-2017ko EPE berria Osakidetzaren historian Eskaintza Publiko handiena eskaintzen duenetako bat dela; 3.335 lanpostu banatuko dira 21 kategoria profesionaletan eta SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoaren babesa du.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 8an

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2018.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se publican las bases generales de la OPE 2016-2017 de @osakidetzaEJGV ➡ https://t.co/6shStuXBG2

  • 2018.eko otsailak 08

    Si muy bonito todo. Podeis decir tambien cuando vais a abrir las listas de contratacion y resolver la ope 2014.