Eu

URAk eta Durangoko Udalak Mañaria ibaiaren gainean dagoen eraikin bat eraitsi eta Montevideo kaleko zubia ordezkatuko dute

2018.eko otsailak 08

Durangoko alkate Aitziber Irigoras Alberdi, alkateorde Pilar Ríos, Mari Jose Balier, hirigintzako zinegotzia eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dute lanok elkarrekin egiteko: bai Ulllibarri kaleko 23an diren etxebizitza eta lokalak eraisteko; baita Montevideo kaleko zubi eraitsi eta berri bat eraikitzeko ere. 

Hartara, erakunde bakoitzak 425.000 € inbestituko ditu 2018 eta 2019 artean. Durangoko Udalak eraikinaren eraisketa-proiektua luzatu, URAk gainbegiratuko duen zubia ordezkatzeko proiektua idatzi eta lanok abiarazteko beharrezko lurzoruak URAri luzatuko dizkio. Bestetik, URAk bere gain hartuko ditu bai udalak diseinatutako eraikinaren eraisketa-proiektuan zehazturiko lanak, zein Montevideo kaleko zubiaren eraiste eta ordezkatze lanak. 

Hitzarmenean jasotako lanok bi fasetan egingo dira:

Aurrena, Uribarri kaleko 23an diren etxebizitza eta lokalak eraisteari ekingo zaio: Mañaria ibaiaren gainera eraiki ziren, eta, jabari publikoa okupatzeaz gain, ibaiaren egoera ekologikoa kaltetzen dute. Eraiste eta kentzeko lanoi esker, ibai-tarte hori hein batean leheneratuko da; orobat, segurtasun hidraulikoa handituko da, estaldura buxatzeko aukera kentzen delako eta, hortaz, eremu urbano batean ur-lamina hazaraztea. Gogoraraztekoa da eraistea mailaz mailakoa egingo dela.

 Bigarren fase batean, bestalde, egun eraikinaren alboan den Montevideo zubia  eraitsiko da, eta zabalera handiagoko zubi berri bat eraikiko da, ibaia hazita datorrenean urari bidea askeago uzteko. Izan ere, egun den zubiak, ur askoko sasoietan, ur-emaria oztopatu lezake, eta, ondorioz, zubitik ibaian gorako tartean ur-lamina hazarazi eta ohiko ibilgutik ateratzea ekar lezake. Kontuan izanda zubia eremu urbanoaren zentrotik doala, eta lanok ibai-ibilgutik abiarazi beharko direla, delako atagia (behin behineko ur-bideratzea) bat egin beharko da uraren bidea aldatzeko eta makinak zubia eraisten hasi ahal izateko. 

Egitasmo biek ala biek ibai-tartearen egoera zeharo hobetuko dute, beren beregi gainean eraikitakoa kendutakoan. Eta, gainera, nabarmen populatutako eremu batean ibilguari ahalmen hidrauliko handiagoa emango zaio.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Durangoko alkate Aitziber Irigoras Alberdi, alkateorde Pilar Ríos, Mari Jose Balier, hirigintzako zinegotzia