Berriak Segurtasuna
Eu

EHJANak Ertzaintzaren 25. Promozioan sartzeko hautaketa-prozesuan kautelaz parte hartu zuten 35 urtetik gorako bost pertsona utzi ditu prozesutik kanpora

2018.eko otsailak 06

Epaian 2017ko otsailaren 9ko erabakian adierazitakoa berresten du, eta prozesutik kanpora uzten ditu demandatzaileak adin-mugaren baldintza ez betetzeagatik

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak berriz ere atzera bota ditu 35 urtetik gorako bost pertsonak Ertzaintzaren 25. Promozioan sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeari buruz jarritako demandak. Epaian kautelaz parte hartu zuten hautaketa-prozesutik kanpora uzten dira. EHJANak berretsi egin du, beraz, 2017ko otsailaren 9an emandako epaia, adin-mugaren baldintza ez betetzeagatik pertsona bat Ertzaintzaren 24. Promozioan sartzeko hautaketa-prozesutik kanpora utzi zuena. Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak aurretik, 2016ko azaroaren 15eko epaian, adierazi zuen baldintza hori guztiz baliokoa zela.
 

2018ko urtarrilaren 26an EHJANak berretsi egin zuen aipatutako epai horietan adierazitakoa, eta ez zituen onartu, beraz, Ertzaintzaren 25. Promozioan sartzeko hautaketa-prozesuan kautelaz parte hartu zuten bost pertsonak jarritako errekurtsoak, eta prozesutik kanpora utzi zituen.

“Epai honek oraindik ere gehiago argitzen du Ertzaintzan sartzeko adin-mugari buruz epaitegiek jurisdikzioan hartutako bidea”, esan du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak, eta gogoratu du 145 pertsona utzi direla behin-behingoz 27. Promozioko hautaprobetako onartuen zerrendatik kanpora adin-mugaren baldintza ez betetzeagatik.

Gogora ekarri behar da Ertzaintzaren 27. Promozioan sartzeko proba idatziak otsailaren 24an egingo direla Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak