
Eusko Jaurlaritzak "A-" notara igo du ratinga, eta perspectiba egonkorra du, Fitch agentziaren arabera
EUSKO JAURLARITZAK “A-” NOTARA IGO DU RATINGA, ETA PERSPEKTIBA EGONKORRA DU, FITCH AGENTZIAREN ARABERA
- Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren kontuen egoera ona berretsi da
Fitch kreditu-kalifikazioko agentziak “BBB+” notatik “A-“ notara igo du Eusko Jaurlaritzaren zorraren kalifikazioa, perspektiba egonkorrarekin. Igoera hori euskal ekonomiaren indarrari (BPGaren hazkundea eta enpleguaren sorkuntza), aurrekontu-emaitzaren hobekuntzari eta 2017ko bilketaren eta likideziaren igoerari esker lortu da.
Horrela, beraz, hobetu egin da Eusko Jaurlaritzak zor publikoaren jaulkitzaile gisa duen posizioa, eta finantza-merkatuen konfiantza handiagoa lortu du, eskari handiagoarekin eta interes-tasa hobearekin.
Fitchek rating-batzorde bat egin du, eta honako kalifikazio hau eman dio Eusko Jaurlaritzari:
- Epe luzerako jaulkitzailearen ratinga: (A-) notara igo da.
- Dibisako epe laburreko ratinga: (F1) notara igo da.
- Perspektiba: Egonkorra.
Kalifikazio-agentziak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren kontuen egoera ona, eta kontuan hartu behar da ratinga hobetzen jarrai dezakeela, aurrezpen gordinak hobetzen jarraitzen badu eta epe ertaineko zor-maila egonkortzen bada.
Ratingak Espainiakoak eta gainerako autonomia-erkidegoetakoak baino hobeak dira, eta Euskadiko egoeraren finantza- eta zerga-sendotasuna, likidezia-maila hobea, finantza-karga erlatibo txikiagoa, zorraren ehuneko txikiagoa BPGarekiko, eta, oro har, zerga-malgutasun handiagoa islatzen dute, erregimen komuneko eskualdeekin alderatuta.
Perspektiba “positiboek” agerian utzi dutenez, kalifikazio-agentzietako batek kontuan hartu du adierazle ekonomikoek egoera ekonomikoa suspertze-fase batean dagoela adierazten dutela. Kalifikazioen hobekuntza posibleak lortzeko aldez aurreko urrats bat eta aukera horren seinale bat da.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 6a
-
2018-02-06
Comentario de Twitter:
🌐 | Eusko Jaurlaritzak “A” notara igo du rating-a, eta perspektiba egonkorra du, Fitch agentziaren arabera https://t.co/0xo2CGJPTM