Elkarlan Sariak
Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Euskal Estatistika Kontseiluak 2018-2022 Euskal Planaren legearen aurreproiektua onartu du

2018-02-07

Euskal Estatistika Kontseiluak 2018-2022 Euskal Estatistika Planaren legearen aurreproiektua onartu du gaur. Plana EUSTATek landu du, eta Euskadiko estatistika-jarduera antolatzen eta zehazten du.

Oraingo honetan, Planak 228 estatistika-eragiketa jasotzen ditu, hau da, aurreko planak baino bederatzi gutxiago. 2018-2022 Planaren urteko kostua 18 milioi euro da, eta EUSTAT 124 eragiketaz arduratuko da.

Sailen arabera, eragiketa horiek honela banatuta daude:
• Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak: 21 eragiketa.
• Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza: 21 eragiketa.
• Kultura eta Hizkuntza Politika: 14 eragiketa.
• Enplegua eta Gizarte Politikak: 12 eragiketa.
• Osasuna: 12 eragiketa.
• Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 9 eragiketa.
• Ogasuna eta Ekonomia: 4 eragiketa.
• Segurtasuna: 4 eragiketa.
• Lana eta Justizia: 4 eragiketa.
• Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 3 eragiketa.

Lehendakaritza, Hezkuntza Saila eta hiru foru-aldundiak ere parte-hartzaile gisa agertzen dira.

 

Euskal Estatistika Plana 228 fitxaz osatuta dago, eta bost ildo estrategiko ditu:

1. Plan estrategiko publikoen diseinuaren, ezarpenaren eta ebaluazioaren oinarria izango den estatistika-informazioko sistema bat ezartzea.
2. Euskal Estatistika Erakundearen koordinazioa hobetzea.
3. Estatistiken kalitatea ziurtatzea.
4. Informatzaileen karga murriztea.
5. Produktu eta zerbitzu berriak garatzea, erabiltzaileen espektatibei eta premiei erantzuteko.

Legearen aurreproiektuak, halaber, Estatistikaren Legearen bost aldaketa hartzen ditu kontuan. Ildo horretan, artikuluak eguneratu dira, legea Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikora eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) garapenera egokitzeko.

Euskal Estatistika Kontseilua honako hauek osatzen dute: Eustat; Eusko Jaurlaritzako Sailak; Foru Aldundiak; Eudel; Merkataritza Ganberak; Enpresa Konfederazioak; Sindikatuak; Eusko Legebiltzarra; Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusiak; Kontsumitzaile Elkarteak eta Emakunde 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)