Eu

Lan eta Justizia Sailak 2018ko diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2018-02-06)

2018.eko otsailak 06

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, onartu egin du Lan eta Justizia Sailaren 2018rako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa.

Planaren baitan sartzen dira Lan eta Justizia Saileko organo guztientzako diru-laguntzak, eta diruz laguntzeko jarduera-aurreikuspenaren guztizko zenbatekoa 23.853.727 euro da.

Guztira, diruz laguntzeko 22 lerro aurreikusi dira, eta horien artean nabarmentzekoa da doako babes juridikoa finantzatzera zuzendutako laguntzei dagokiena (15.088.525 euro), behar besteko baliabide ekonomikorik ez dutenei babes judizial eraginkorra bermatzeko. Bestalde, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak aurreikusita dauka laguntzetan 4.524.202 euro ematea laneko kooperatibak eta sozietateak sortu eta garatzeko, gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen elkarte-egiturak sortu eta finkatzeko, eta enpresa-kudeaketako eredu aurreratuetan elkarlanean aritu eta horietan sartzeko, halaber, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren diru-laguntza jardueraren kopurua 2.350.000 eurokoa da.

Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren asmoa da helburu orokor hauek gauzatzea:

1.- Lan eta Justizia Sailari plangintza-tresna bat ematea bere eskumeneko arloekin lotutako herri-onurako edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzea helburu izango duten politika publikoetarako.

2.- Ikuspegi ekonomiko-finantzariotik, zehaztea diru-laguntzen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko bidea emango duten kudeaketa-tresnak.

3.- Ahalbidetzea jendaurreko informaziorako sarbidea, gardentasunaren eta gobernu egokirako jardunbideen ikuspegitik.

Lan eta Justizia Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa Sail honen webgunean kontsultatu ahal izango da osorik, bihartik, otsailaren 7tik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko