Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Handia filmaren taldea hartu du

2018-02-06

Iñigo Urkullu lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera, Handia filmaren taldea hartu du gaur Lehendakaritzan. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu duten film hori euskaraz filmatuta dago, eta hamar Goya sari lortu berri ditu.

Topaketan, Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz ere izan da. Saritutako filmaren taldeko buru gisa, berriz, Iñaki Gómez produktoreak parte hartu du.

Handia filma joan den irailean estreinatu zen, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen.

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)