Eu

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legea Aldatzeko Lege Proiektua - Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak.

2018.eko otsailak 05

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legea Aldatzeko Lege Proiektuaren helburua da, arauen kalitatea bermatzearen ikuspuntutik, prozeduraren eraginkortasuna eta efizientzea hobetzea, alde batetik, eta bestetik, arautze prozesuen hausnarketa, lantze eta erabakitze prozesuak arintzea.

Horrez gain, administrazioa eta prozedura modernizatu nahi ditu, ahal den neurrian, karga burokratiko formal edo bikoiztuak murriztuz, eta honako hauek bultzatuz: tresna elektronikoen erabilera, prozedurei buruzko informazioa eta sarbidea, eta gastuaren kontrol handiagoa.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua (2018/01/26ra arte): 434

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik.

==================================================================================================================

* Jendeaurreko informazioaren fasea (2018/06/15-2018/07/05):

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 15ekoa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren Lege-aurreproiektua

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau