Eu

Euskadiko Tokiko Erakundeen Legeko euskarari buruzko xedapenak garatzeko Dekretu-proiektua - Kontsulta publikoa. Ondorioak

2018.eko otsailak 05

Euskadiko Tokiko Erakundeen Legeko euskarari buruzko xedapenak garatzeko Dekretu-proiektuak segurtasun juridikoa emango die herritar eta tokiko erakundeei bi hizkuntza ofizialak erabiltzerako orduan. Horrela, indarreko araudiaren interpretazio edo aplikazio akatsak ekidingo dira.

Interesdunen arteko partaidetza bideratze aldera, eztabaida publiko hau zabaldu genuen entzute aktiboko ataria den honetan, Irekian, iritziak jaso eta proiektuaren arduradunei bidaltzeko. Irekiako partaidetzari buruzko datuak honako hauek izan dira:

  • Klik kopurua (2018/01/16ra arte): 442
  • Aldeko botoak: 1

Aurretiazko kontsultarako fasea amaitu ondoren, ekimen honen tramitazioak aurrera doa. Jarraian datozen tramite guztiak, espediente administratiboa osatuko dutenak, publikoak dira eta LEGEGUNEA atarian izango dira kontsultagai.

Eskerrik asko ekimen honen gainean erakutsitako interesagatik. 

========================================================================================================

* Hurrengo tramitea: jendaurrean jartzen da

EHAA Nº 140, 2018ko uztailaren 20a, ostirala

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Toki Erakundeetan hizkuntza ofizialen erakunde- eta administrazio-erabileraren normalizazioari buruzko dekretu-proiektua.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/07/1803760e.shtml

Alegazioak: Aurkezpen-epea (2018/07/23-2018/09/20)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
    2018.eko otsailak 16

    Oraindik ez dago espediente hau Legegunean argitaratuta. Argitaratu bezain laster, esteka eguneratuko dugu.

    Mila esker, Urtzi, zure iruzkinagatik.

  • 2018.eko otsailak 07

    Zehazki Legegunea atarian non kontsulta dezakegu espedientea?
    Eskerrik asko,