Eu

Artolazabal adinekoentzako zentroei eta familia-harreraren arauketari buruzko txostenei oniritzia eman dien Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko buru

2018.eko otsailak 05

VG 05 02 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, besteak beste adinekoentzako zentroen inguruko dekretuari eta autonomia-erkidegoan familia-harreraren arauketaren inguruko dekretu-proiektuari buruzko txostenei oniritzia eman dien Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren osoko bilkurako saioko buru izan da. Kontseiluak gizarte-politikei buruzko zenbait estrategia aztertu ditu.

 Adinekoentzako bizitegi-zentroak mendekotasun-egoeran dauden edo mendekotasun-egoeran egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako adinekoentzako ohiko edo etengabeko eta, hala badagokio, aldi baterako etxebizitza izateko zentroak dira; bertan, arreta integrala eta jarraitua ematen zaie.

 Adinekoentzako zentroei buruzko dekretuak adinekoentzako zentroek bete behar dituzten eskakizun materialak, funtzionalak eta pertsonalak arautzen ditu, arreta-eredua zehazten du eta funtzionamenduaren, egiaztapenaren eta homologazioaren baimena emateko baldintzak ezartzen ditu. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden adinekoentzako bizitegi-zentro guztientzat, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan, izango da aplikagarria.

 Berariaz uzten dira dekretuaren aplikazio-eremutik kanpora adinekoei ostatu emateko zerbitzuak, alegia, tutoretzapeko apartamentuak eta etxebizitza komunitarioak; horien araubidea erregelamenduz zehaztuko da. Hala ere, adinekoentzako bizitegi-zentroa duen eraikin berean kolektibo horrentzako beste zerbitzu batzuk eskaini daitezke, zerbitzu horiek aplikagarri duten araudiari jarraikiz.

  Harrera

Harrerari buruzko dekretuaren zirriborroak adierazten du bere helburua honako hau dela: “familia-harrerako modalitateak arautzea, bai eta foru-aldundiek beren tutoretzapean edo zaintzapean dauden adingabeen familia-harrerako prozeduretan jarraitu beharreko jarduketa-prozedura ere”.

 Dekretu honen xedapenak aplikagarri izango zaizkie foru-aldundien tutoretzapean edo zaintzapean dauden adingabeen familia-harreraren prozedura guztiei, bai eta bestelako prozedura batzuei ere, non, beste edozein autonomia-erkidegotako edo -hiritako adingabeen babeserako erakunde publikoek familia-harrerako neurria hasita, neurria bera Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den pertsona edo familia batekin hartuko baita eta aurretik dagokion foru-aldundia familia-harrera formalizatuko duena izatea erabaki baita.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak