Eu

Lanbide Kanarietako Gobernuarekin batu da

2018.eko otsailak 05

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, gaur goizean, bilera izan du, Vitoria-Gasteizen, Kanarietako Gobernuaren ordezkaritza batekin, euskal enplegu-erakundeak kudeatzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa elkarrekin trukatzeko.

Kanarietako ordezkaritza Sergio Alonso Kanarietako Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak eta Juan Doreste Lanaren Sustapenerako Kanarietako Fundazioko kudeatzaileak osatzen dute. Biek aurreikusten dute, datozen egunotan, Lanbideren enplegurako laneratzeko eta prestakuntzako arloetako arduradunekin batzea, aurrez aurre ezagutzeko beren esperientziak eta etorkizuneko planak.

Arduradun kanariarrek, era berean, Lanbiderekin diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketari buruzko informazio xehatua jasotzeko topaketak izateko asmoa dutela adierazi dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Sergio Alonso, Director General del Servicio Canario de Empleo; Juan Doreste, Gerente de la Fundación Canaria para el Fomento del Trabajo