Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gobernuak Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako Plana, iaz onetsi zenetik, neurri handian bete dela egiaztatu du

2018-02-06

Euskadiko administrazio publikoek 33,5 milioi euro aurreztu zituzten 2017. urtean, herritarrek egiten dituzten kudeaketetan datuak online elkartrukatzean

Gobernu Kontseiluak gaur izan du Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako Planaren segimenduaren urteko txostenaren berri; bertan, 2017an bertan jaso diren ekimenen kudeaketaren eta betearazpenaren balantzea jaso da, bai eta 2018rako erronka nagusiak ere. Jaurlaritzak “oso balantze positiboa” egin du betetze mailaren inguruan Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren.

Horrela, iazko urrian Plana onetsi zenetik, arduradunen ahalegin nagusia Planean bertan ezarritako lan-egutegiaren arabera aurreikusitako ekimenak abian jartzea izan da.

Zehazki, dokumentuan jaso diren 15 ekimenetatik, 11ren betetze-maila % 100koa izan da, 2017rako egutegiko konpromisoei dagokienez; 3k % 80ko betetze-maila izan dute eta, batek, % 60koa. Nabarmendu behar da % 100ean bete diren ekintza guztiak direla zuzenean Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritzaren ekintzaren mendekoak direnak. Hori horrela, Gobernuarentzat Planaren betetze-mailak balorazio ona merezi du.

Gainera, administrazio publikoen arteko elkarreragintasunari buruzko 2017ko datuak aurkeztu dira Gobernu Kontseiluan. Erkorekak azaldu duenez, euskal administrazioek 6,7 milioi dokumentu elkartrukatu zituzten online, hau da, duela 5 urte baino sei aldiz gehiago. Herritarrek arlo horretan elkarrekin diharduten administrazio publikoren batekin egin beharreko izapide eta kudeaketetan egiten diren informazio-elkartrukeak dira. Elkarreragingarritasun horri esker, administrazio publikoekin harremanetan jarri behar duten pertsonek ez dituzte aurkeztu behar beste erakunde batzuen eskutan dauden dokumentu edo ziurtagiriak.

Online elkartruke horrekin administrazio publikoek 33,5 milioi euro aurreztu dituzte.

AUTOGOBERNU LANTALDEAREN BILERA

Autogobernu Lantaldeak bihar egingo duen bilerari buruz galdetu zaionean, erantzun du “Legebiltzarraren unea” eta alderdi politikoena dela. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak ez du sartu nahi eztabaida horretan, Eusko Legebiltzarraren barruan egin behar baita. “Haiei dagokie proposamenak aurkeztea eta elkarguneak bilatzeko protagonismoa beren gain hartzea”, adierazi du.

Erkorekak espero du taldeek negoziazioan “epe luzerako ikuspegiarekin” eta “arduraz” jokatzea, “aurrean duten erronka" (hots, Autogobernuaren esparrua "ahalik eta adostasunik handienarekin" eguneratzeko beharra) oso handia baita.

2018-02-06 gai-zerrenda 

Prentsa txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)