Berriak Hezkuntza
Eu

Akordioaren Oinarriak dokumentuaren aurkezpena. Hezkuntzaren aldeko Akordioa bultzatzeko bilera berria

2018.eko otsailak 05
  • Hogeita hamarren bat hezkuntza eta gizarte eragileren ordezkaritza Hezkuntzaren aldeko Akordioa sustatzeko prozesuaren beste bilera batean elkartu dira.
  • Lehen dokumentua aurkeztu da gaur, Akordioaren Oinarriak. Gure hezkuntza sistemaren funtsezko oinarriak jasotzen dira bertan. Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten eremuak ongi ezagutzen dituzten kideen parte hartzearekin prestatu da dokumentu hau.
  • Datozen egunetan, hezkuntza eragile guztiek eta baita herritarrek ere, Irekiaren bidez, beharrezko deritzoten ekarpenak egin ahal izango dizkiote, aurkezturiko dokumentua aberaste aldera.

Hogeita hamar hezkuntza eta gizarte eragiletik gora, guztiak ere irakaskuntza munduarekin lotura estua dutenak, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan elkartu dira gaur goizez. Hezkuntzaren aldeko Akordioa bultzatzeko abian den prozesuaren baitan kokatzen da bilera berri hau.

Familia elkarteen, irakasleen, ikastetxeetako zuzendaritzen, hezkuntza-patronalen eta sindikatuen ordezkariek jarraipena eman diote irailean burutu zen lehen bilerari. Orduko hartan, Cristina Uriartek publiko egin zuen parte-hartze prozesu hau abian jartzeko bere asmoa, Euskadin Hezkuntzaren aldeko Akordioa bultzatzeko helburuz: hezkuntzaren zutabeak definituko dituen zoru komuna, eta hezkuntza komunitate guztiak partekatuko dituenak. Lehen bilera hartan ekimen honen alderdi nagusiak eta kronograma zehaztu zituen.

Akordioaren Oinarriak dokumentua

Ildo horretan, eta aurrez iragarri legez, Uriartek Akordioaren Oinarriak dokumentua helarazi die bertaratuei. Azken hilabeteotan hainbat sentsibilitatetako berrogei lagun inguruk osatu dute lehen dokumentu hau, guztiak ere hezkuntza osatzen duten eremuak ongi ezagutzen dituzten kideak. Dokumentuan, bost lantaldeetan lanean aritu diren kideen artean kontsentsua sortu duten alderdiak jaso dira. Honako lantalde hauetan aritu dira: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, hezkuntzaren modernizazioa eta ikastetxeen autonomia.

Aurkezpen honen ondoen, hezkuntza eta gizarte eragile guztiek, eta baita gizarteak berak ere, Irekiaren bidez, egoki deritzoten ekarpenak egiteko aukera izango dute, aipaturiko Akordioaren Oinarriak dokumentua aberasten jarraitu ahal izateko.

Hitza hartzean Uriarte sailburuak azaldu duenez “hezkuntzan zein gure gizartean gertatzen ari diren aldaketek hausnarketa eta egokitzapena eskatzen dute, euskal hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikuspegi desberdinen aldetik. Helburu komuna aintzat hartuko duen Hezkuntzaren aldeko Akordio berri baten beharra. Elkarrizketa, hausnarketa partekatua, akordioa… oinarri horiexen gainean eraiki dugu gure hezkuntza sistema, eta aldaketa ere horiexen gainean oinarritu behar dugu. Talde-erronka baten aurrean gaude, herri-erronkaren aurrean”.

Hurrengo pausoak

Jasoriko proposamenak aztertu ondoren sortuko den dokumentua Euskadiko Eskola Kontseilura bidaliko da, prozesuan aurrera jarrai dezan. Ondoren, Eskola Kontseiluak dokumentuaren gaineko txostena igorriko dio Hezkuntza Sailari. Amaitzeko, Hezkuntza Sailak Gobernu Kontseilura igorriko du azken testua, hura jakinaren gainean egon dadin. Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du Hezkuntzaren aldeko Akordioa jasotzen duen dokumentua, legebiltzar-taldeek aztertu eta eztabaidatu dezaten. 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 21

    Jose Agustin de Orube Etxebeste

    Tras la lectura del documento de Bases para el Acuerdo, me gustaría incidir sobre un par de cuestiones: por un lado, corroborar lo mencionado en el documento, así como sobre la oportunidad del mismo; y por otro lado, señalar que coincido plenamente con las aportaciones realizadas por Maite Ruiz García en su comentario y que considero necesario que las mismas deban ser tenidas en cuenta.
    Sin más, reiterar mi visto bueno al documento.

  • 2018.eko otsailak 21

    Maite Ruiz García
    maiterg71@gmail.com

    Lehen batean, zorionak aldaketa zahar-berritzaile baten planteamenduagatik.
    Zuek aurkeztutako akordioaren oinarriak oso interesgarriak dira baita funtzezkoak ere hezkuntza-sistemaren modernizaziorako.
    Ikasle bakoitzaren heziketa-garapena guztiz lotuta dago hezkuntza eta ikasle prozesuarekin. Prozesu horretan ikaslea protagonista da, irakaslea ikaslearen gidaria edota laguntzailea da. Prozesu horretan Hezkuntza eragile guztien inplikazioa funtzezkoa da.
    Ikasketari eragiten dioten faktore kultural asko ere badaude; beraz ikasleek esperientzietako sorta handia behar dute. Ikasleak bere ikerketako metodo aktiboen bitartez ikasketako eta esperimentazioko parte-hartze handiagoa behar du.
    Komunikabideak, eta oraintsuago Teknologia Berriak, jakiteak, ikasteko modua aldatu dute
    Ikasleak ikaragarri aldatzen dira bere hautemate-trebetasunean eta ikasketetan. Batzuek ahozko edo inprimatutako informazioen bidez erraz eta bizkor ikasten dute. Gehiengoak ikus-entzunezko komunikabideek sartzen dituzten esperientzia zehatzagoak eskatzen ditu.
    Nire iritzia bat dator dokumentuan esaten denarekin. Hezkuntza-sistemaren modernizazio horretan ardatz egituratzaileak dira: Bizikidetza, (aniztasuna ez da oztopo bat bultzatzeko balio baizik); Irakaslearen profila egokitu behar da, ikastetxeko Hizkuntza Proiektua bultzatu behar da eta hezkuntza proiektuak hobeto garatzeko ikastetxeen autonomía handitzea oso inportantea da baina, noski, hezkuntza komunitatearen inplikazioarekin.
    Azkenik, edozein hezkuntza sistematan jarraian aipatzen diren faktoreen ebaluazioa premiazkoa da, irakaskuntzaren kalitatea bermatu nahi badugu: ikastetxeen, irakaskuntza funtzioaren, zuzendaritza funtzioaren eta hezkuntza-sistema osoaren ebaluazioa.

  • 2018.eko otsailak 18

    Jose Miguel Martinez Urquijo
    Ahalbidetu.org
    Felicitamos la propuesta de colocar al alumno(a) como objetivo y protagonista del proceso de aprendizaje; equivale a decir que el cliente del sistema educativo es el alumno(a).
    También felicitamos la propuesta relativa a la implementación del modelo enseñanza-aprendizaje basado en y evaluado por competencias.
    Pero apuntamos que ambas propuestas requieren para su implantación:
    - un plan programado a largo plazo
    - unos profesores motivados y con la estabilidad y la entrega exigidas por un proceso de educación ambicioso.
    - una formación exquisita de los docentes mediante un aprendizaje pragmático de modo que las competencias adquiridas por los alumnos sean la mezcla idónea de conocimientos, habilidades y actitudes adaptadas a cada nivel educativo
    Y aunque se halla implícito en el contexto del Acuerdo echamos en falta una alusión directa a la educación en valores.

  • 2018.eko otsailak 06

    Veo con mucho agrado que en el documento “ACUERDO POR LA EDUCACIÓN. Bases para el acuerdo” y dentro del apartado “LA CONVIVENCIA. 2.1 PUNTO DE PARTIDA” se afirma que “La diversidad es un hecho que está presente en las aulas y su atención ha de orientarse a las necesidades educativas personales”.
    Precisamente sobre esta cuestión “las necesidades educativas personales” desearía hacerles algunas consideraciones:
    1. En el año 2013 tuve la satisfacción de codirigir la tesis doctoral “Proponiendo un concepto nuclear latente en educación: las Necesidades Educativas Personales (N.E.P.)” cuyo texto completo puede descargarse en https://repositorio.uam.es/bitstream/handle/10486/13254/62847_Garc%C3%ADa%20Barrera%20Alba.pdf?sequence=1
    2. Agradecería que, más allá del uso genérico de la expresión, el texto de bases para el acuerdo incoará el posible uso en el futuro del concepto NEP que, incluyéndolas, amplía en gran medida su campo conceptual y operativo de las NEE; de hecho considero que sería una oportunidad para que el Gobierno Vasco fuera pionero en el desarrollo de una innovación educativa de gran calado.
    3. Como concreción de lo dicho sugiero un texto similar a:
    “La diversidad es un hecho que, inherente a la naturaleza humana, está presente en las aulas, lo cual nos impulsa a profundizar intelectual y operativamente en la conveniencia de ampliar el concepto de necesidades educativas especiales (NEE), que sugiere que hay algunas personas “distintas” que han de ser atendidas, incorporando el más innovador de necesidades educativas personales (NEP), que parte de la idea de que cada ser humano tiene necesidades específicas que una educación de calidad debería poder atender.”
    Muchas gracias por su atención
    José Fernando Calderero
    josefernando@calderero.com

  • @onintzegerra
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @c_uriartetoledo: Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aurkez…

  • @m_ojanguren
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @c_uriartetoledo: Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aurkez…

  • @inmamunoa
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @c_uriartetoledo: Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aurkez…

  • @IkaslanEuskadi
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @c_uriartetoledo: Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aurkez…

  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @c_uriartetoledo: Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aurkez…

  • @c_uriartetoledo
    2018.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Hemen duzue https://t.co/bqXSpjG9ks gaur goizean izandako bileraren inguruko informazioa. Bertan eragile guztie aur… https://t.co/HZRHZAWLeb

Ekitaldiko kargudunak