Eu

Euskadiko Aurrekontuen Legean aurreikusitako 2018rako zorpetze eragiketak egiteko baimena ematen duen Dekretu proiektua (Gobernu Bilera 2018-02-06)

2018.eko otsailak 06

Gobernu Kontseiluak baimena eman du zorpetze-eragiketak egiteko, ekitaldi honetarako 2018. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen Legeak zorpetzeari dagokionez onetsitakoari eta aurreikusitakoari jarraikiz.

2017aren itxierako zorpetze-eragiketak eta 2018an egingo diren amortizazioak kontuan hartuta, ekitaldi honetan formalizatuko den gehieneko zenbatekoa 1.377 milioi euro da.

Ekitaldi honetan formalizatuko den zorpetzeak 2018rako adostutako zor publikoaren helburua betetzen dela bermatu beharko du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko