Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Emakunderen egoitzan izan da, haren 30. urteurrena dela eta

2018.eko otsailak 05

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakundek Gasteizen duen egoitzan izan da, institutuaren 30. urteurrena dela eta. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta idazkari nagusi Zuriñe Elordik lehendakariari harrera egin ondoren, langile guztiak agurtu ditu eta  Emakunderen hainbat arlotako arduradunekin bildu da.

1988an Euskal erakundeek sortu zutenetik, institutuak bide berriak ireki ditu berdintasunerantz. Denbora honetan ahalegin handia egin da administrazio publikoetan berdintasunaren aldeko egiturak sortzen, administrazio ezberdinen arteko sareak eraikitzen, arlo pribatuan ere berdintasunaren alde lan egin dezaketen erakunde, entitate eta talde ezberdinak bultzatzen eta laguntzen. Administrazioan berdintasunaren aldeko sareak eta egiturak sortu eta sendotzea izan da Emakunderen zeregin garrantzizkoena urte hauetan, eta honekin batera baita ere administrazioetan berdintasun politikak bultzatzeko gai izateko pertsonak trebatzea. Honen adibide argia dira orain arte egin diren  Ekintza Positiborako Planak edo erakundeen artean sortu den elkarlana. Eta ezin ahaztu urte hauetako lorpen handienetakoa: Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Emakundek landu zuena eta Eusko Legebiltzarrak 2005. urtean onartu zuena. Honen onarpenarekin hainbat asmo lege bihurtu ziren. 

Emakunderen 30 urtetako historiaren mugarri batzuk

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak