Eu

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Familia eta Haurtzaroaren inbertsiorako estrategia" Jardunaldia antolatu du

2018.eko otsailak 04

 

  • 2018ko otsailak 9 Bizkaia Aretoa, Bilbao

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du familia eta haurtzaroaren inbertsiorako instituzioen arteko hitzarmen baten sinadura, eta horren bitartez nahi da egituratu koordinatutako politiken pakete bat izaera estrukturala duten ondorengo bi fenomeno hauei erantzuteko: Jaiotzen tasa baxua eta, gehienbat, familia-proiektua hasteko eta desiratzen duten seme-alaben zenbatekoa izatea zailtzen duten traben iraunkortasuna. Seme-alabak dituzten familien zailtasun ekonomiko handienak horren adierazle garrantzitsuenetako bat da haurren pobreziaren hazkuntza– eta desberdintasunen belaunaldi arteko transmisioa hausteko gero eta gehiago hazten diren zailtasunak.

 

Hitzarmenak biltzen dituen konpromisoak gauzatuko dira plan eta arautegien garapen desberdinen bitartez eta, oso bereziki, EAEko Familien Sostengurako Instituzioen arteko IV. Planean, 2018ko lehenengo seihilekoan landuko dena.     Plan honetako oinarriak ezartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasunaren Zuzendaritzak jardunaldi hauek antolatu ditu, eta honen bitartez familia eta haurtzaroaren premia eta aurre egiteko modurik egokienen inguruko gogoetan sakondu nahi da.

 

Jardunaldia bideratzen da familia eta haurtzaroarentzako zerbitzuen arloan lan egiten duten pertsona eta erakunde horiei guztiei, hau da, Hirugarren Sektoreko erakundeak, haurtzaroaren arloan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalak, hezkuntza, gizarte-hezkuntza edo osasunaren arloetako profesionalak, eta abar.

 

Egitaraua

09:30-10:00  Aurkezpena Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua. Eusko Jaurlaritza 10:00-10:45 Prestazio ekonomikoak eta haur-pobreziaren prebentzioa Olga Cantó. Alcalá-ko Unibertsitatea. 10:45-11:30 Hezkuntza inklusibo batera aurrera egiten: erronka eta premiak Lucas Gortazar. Euskal Herriko Unibertsitatea. 11:30-12:00.  Atsedenaldia 12:00-12:45 Kontziliazio-politikak: egungo egoera eta kontziliazio erantzunkidearen bitartezko aurrerabidea egiteko aukerak Irene Lapuerta. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 12:45-13:30  Kalteberatasun egoeran dagoen haurtzaroaren arreta eta gizarte-hezkuntzaren eskuartzea  Jordi Longas. Ramon Llull Unibertsitatea / Caixa Pro-Infancia. 15:00-17:30 Mahaingurua  Familiaren sostengurako politikak Pirinio Atlantikoko Departamenduan: ezaugarri nagusiak Claire Billard. Haurtzaro, Familia eta Osasun Publikorako Saila. Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorra Paola Parravano. Haurtzaroaren Babesari buruzko Departamentu Behatokia Euskadiko gazteen emantzipazioaren azterketa bat . Gazteen Euskal Behatokia  0tik 3rako arreta Euskadin: Haurreskolak partzuergoaren rola Maite Larrañaga. Haurreskolak Patzuergoa. Eusko Jaurlaritza Gurasotasun positiboko programak Euskadin Enrique Arranz.Euskal Herriko Unibertsitatea. Familia eta haurtzaro-politikak tokiko testuinguruan: Gasteizko esperientzia Loli García. Gasteizko Udala  17:30-18:00  Amaiera Lide Amilibia Enplegu eta Gizarte Politiketako Saiburuordea. Eusko Jaurlaritza

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak