Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Azpeitiko Azoka Plaza berria hiriko eta baserriko munduen topalekua izango da

2018.eko otsailak 03

• Proiektuak gunea eraberritzea baino gehiago ekarri du, Urola Erdiko biztanleekin harreman estuan egindako lanaren fruitua baita.

• Azoka Plaza berriaren bitartez, Azkoitiak Nirea proiektuarekin bat egiten du, hau da, Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko inguruneak berpizten latuntzeko asmoarekin Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen lankidetza publiko-pribatuko programarekin bat egiten du.

• Instalazio berrietan elkarrekin ikusiko ditugu elikadura, gastronomia eta kultura, eta jarduera osagarrien programa zabal bat eskainiko da bertan.

Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Azpeitiko Azoka Plaza proiektuaren inaugurazioa presiditu du, herriko alkatearekin eta lehen sektoreko eta baserri munduko estamentuetako ordezkari batzuekin batera. Instalazio berriek –esan du– “ez dute soilik gunea eraberritzea ekarri, Urola Erdiko baserri eremuko biztaleekin eta biztanleentzat egindako proiektu baten emaitza dira eta”.

Proiektuak, hasieratik, Urkomen Landa Garapeneko Elkartearen laguntza osoa eduki du, Udalarekin, eragile sozialekin eta eskualdeko baserritarrekin elkarlan estuan aritu baita. Proiektuan, halaber, diziplina askotarako gune bat dago, eta gune hori hiriko eta baserriko munduak elkartzeko eta elkarri eragiteko lekua izango da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako NIREA ekimenaren barruan, herritarren artean ingurune hori bizirik mantendu beharraren garrantzia zabaltzeko eta nekazaritzako elikagaien kate osoa balioesteko, bai baserritarren lana, bai nutrizioa eta gastronomia.

Gauza horrela, gunearen birmoldaketa oso ondo sartzen da Urkomek, NIREA Sarean agentze sustatzaile gisa parte hartzen duen erakundeak, eskualdeko landa garapenerako duen estrategiaren barruan eta, gainera, haren ardatz estrategikoak burutzen ditu: Nekazaritza sustatzea, landa guneetako jarduera ekonomikoak bultzatzea, landa guneetan azpiegiturak eta zerbitzuak bermatzea, eta landa ingurunearen polibalentzia agerian jartzea.

Asmoa da proiektu hau esperientzia pilotua izatea eta mota horretako landa garapeneko ekimen gehiago sortaraztea Euskadiko hainbat udalerritan. NIREAren helburuekin bat etorrita baserria eta hiria hurbilduko dituzten esperientziak, bertako lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaigintza bultzatuko dituztenak, eta bertako produktua balioetsiko dutenak, garapen iraunkorra ekarriko dutelakoan.

Elkarbizitzarako eta dibulgaziorako lekua

Gune honetan elkarrekin egongo dira elikagaiak, gastronomia eta kultura, eta jarduera programa zabal bat edukiko du guneak, tartean ikastaro, hitzaldi, erakusketa eta profesionalen zein aditu ez diren pertsonen topaketekin, euskal gizartea Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunearekin konprometitzera bultzatzeko eta norberak hartzen dituen erabaki txikiek eta egiten duen orok gure eredu ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan eragina duteneko mezua helarazteko.

Filosofia hori du NIREA ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak lehen sektorea suspertzeko eta landa eta itsasertzeko ingurunea biziberritzeko bultzatutakoak.  Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoarekin ere bat dator, zeina legegintzaldi honetarako exekutibo autonomoak duen erronka nagusietakoa baita, planaren ildo nagusietatik, azpimarratzekoak dira lurraldearen garapen iraunkorra eta biztanleen bizi kalitatearen hobekuntza, erronka horiei diziplina askotatik helduta, esaterako, osasunaren, elikaduraren, eta bizi ohituraren eta bizimoduen ikuspegietatik. Era berean, Plan honek lankidetza bultzatzeko premia azpimarratzen du, eta balio kateko agenteak elkarlanean arituta eta gastronomiaren eta elikaduraren eremuetako ekimenak egituratuta eta batuta sortzen diren proiektuak laguntzen ditu.

NIREA ekimena

NIREA lankidetza publiko-pribatuko programa bat da, zeinak lehen sektorearen suspertzea eta landa eta itsasertzeko ingurunea biziberritzea dituen azken helburutzat, protagonistak Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak izanik. NIREAren asmoa da hiriaren eta baserriaren arteko sinbiosia ikusaraztea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea, elkarrekin aurrera egin dezaten, geurea kontsumitzea bultzatzeko eta elkarrekin lehen sektorea sustatzeko. Bere filosofia da elkar ulertzeko, lankidetzan aritzeko eta gure lurraren etorkizuna bultzatzeko leku bat sortzea.

NIREA eragile sustatzaileen sare moduan egituratzen da, non misio bera partekatzen duten Euskadiko eragile sektorialek eta lurralde eragileek bat egiten duten (nekazaritza sindikatuak, LGAk, Eusko Jaurlaritza, Kudeaketa Zentroak, tokiko elikadura sistemak bultzatzen dituzten GKEak…).

NIREA ekimenarekin bat egin duten enpresa nagusien artean, orain arte azpimarratzekoak dira banaketa talde handi batzuk (Eroski, Urvesco, BM…), Euskadiko Ikastolen Federazioa eta erakunde batzuk, hala nola Tolosaldea eskualdeko udalak (Abaltzisketa, Aduna, Anoeta, Amasa-Villabona, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Orexa, Tolosa eta Zizurkil).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)