Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Telelanaren esperientzia pilotua Eusko Jaurlaritzan

2010.eko abenduak 27

Datorren urtarrilaren 17tik aurrera Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Herri Administrazio Sailean telelanean esperientzia pilotu bat martxan jarriko du. Hasiera batean aurreikusita dago esperientziak lau hilabete iraungo duela. Planari nor bere borondatez atxiki ahal zaizkio karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak edo lan-kontratuko langileak, betiere bere lana sail honetan betetzen badute.

Juan Carlos Ramos Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren sailburuordeak esperientzia pilotu hau aurkeztu du gaur Bilbon. Esperientzia familia eta lana bateragarri egiteko eta Administrazioaren eraginkortasuna hobetzeko helburuz sortu da.

Esperientziak berez dakar lanaldiaren zati bat (astero hiru egun) lantokira joan gabe betetzea. Honek esan nahi du, betiere zerbitzuaren betebeharrek ahalbidetzen badute, Administrazioaren bulegoetatik kanpo dagoen lanpostu batetik beteko dela lana. Gainontzeko lanaldia betetzeko lantokira joan beharko da ohiko lanaldiari eta ordutegiari jarraituz. Neurri horrekin Eusko Jaurlaritzak aurrerapauso bat eman du honako hauei dagokienez: lan prozesuen berrantolaketa, helburuen eta espero diren emaitzen antolaketa, eraginkortasuna hobetzea eta lana eta familia bateragarri egitea.

Administrazioan telelanean esperientzia dagoeneko arrakastaz ezarri da Katalunian. Izan ere, Kataluniako Generalitateko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak bere laguntza eta elkarlana eskaini du.

Emaitzak ikusi eta gero aurreikusten dena da telelanaren erregimena eta lantokitik bertatik eginiko lanarena bateragarriak izango direla. Alde batetik baliabide telematikoek ahalbidetzen dutelako, baina, bestetik, erakunde gisa Administrazioak eskaintzen dituen aukerengatik, batez ere, helburuak kudeatzeari eta emaitzen araberako orientazioari dagokienez, izan ere, lehiakortasunean eta bikaintasunean hobetu daiteke eta langileei aukerak ematen zaizkie bere erantzukizun pertsonalak eta profesionalak kudeatzeko.

Jarraipena eta ebaluazioa

Guztira, 29 pertsona izan dira neurri honen onuradun, erdia emakumeak direlarik. Telelanaren eraginpean dauden langileek Administrazio Orokorraren gainerako langileen eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte eta ez dute inolako aldaketarik jasango beren ordainsariei dagokienez. Plan horretan parte hartu nahi duten langileek hainbat baldintza bete beharko dute. Baldintza horien artean jarduneko zerbitzuan egotekoa dago baita bere lan-unitatean gutxienez urtebete bat bete dutela egiaztatzea ere.

Lurraldearen arabera eginiko azterlan batek erakutsi du telelanaren modalitatea hartu dutenen ehuneko gehiena Gipuzkoakoak direla, izan ere, guztira 13 lagunek hartu baitute. Bigarrena Bizkaia dugu non guztira 11 lagunek hartu duten; eta azkenik, Araba non sei langilek hartu duten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejero de Función Pública