Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Bruselan, EBren eraketan legegintzarako eskumenak dituzten eskualdeen parte-hartze handiagoa eskatu du

2018.eko otsailak 02

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Bruselan, Europar Batasunaren eraketan legegintzarako eskumenak dituzten eskualdeen parte-hartze handiagoa eskatu du. Elorzak Frans Timmermans Europako Batzordeko lehen presidenteordearen hitzen ondoko eztabaidan parte hartu zuen, Eskualdeetako Europako Lantaldeak (EL) asteon Bruselan egindako osoko bilkuraren saioan. Frans Timmermans, era berean, subsidiariotasunari eta proportzionaltasunari buruz hausnartzeko ardura duen Task Forceko buru da.

Task Force abian jartzeagatik eskerrak eman eta estatu kideei, Europaren erronkei aurre egiteko, eskualdeetako eta tokietako administrazioen indarra gehitzeko beharra nabarmendu ondoren, Eusko Jaurlaritzako arduradunak planteatu zuen urrats gehigarriak emateko unea zela.

Alde batetik, ELk Europako politiken erabaki-prozesuan pisu handiagoa hartu beharko lukeela adierazi zuen eta, horretarako, derrigorrezko kontsultarako beharra duten eremuak zabaldu eta beren irizpenak lotesleak dituzten zenbait arlo ezarri beharko liratekeela. Bestalde, erantzunkidetasun-ikuspegitik, legegintzarako eskumenak dituzten eskualdeek beren gain hartu beharreko egitekoaz hausnartzea proposatu zuen.

 Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunari lotutako eskualdeen estatutua sortzea planteatzen zuten iraganeko eztabaida batzuk berreskuratu eta horietan sakontzea –besteak beste, Lamassoure Txostena– eta legegintzarako ahalak eta eskumen esklusiboak dituzten eskualdeetako erakundeei Europa eraikitzeko funtzio eta eskubide gehiago aitortzea defendatzen du.  

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak