Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabalen ustez, “familia eta haurrak lehentasunezko aupada dira gizarte osoarentzat”

2018-02-02
  •  “Zorrotz lan egin behar dugu, alderdikeriarik gabe; bestela, konponbide errazak baina ez-eraginkorrak emateko arriskua degu”
  • Familiari buruzko hurrengo Jardunaldia Bilbon otsailaren 9an, eta Work Coffee otsailaren 14an Gasteizen

 

VG 17 02 02

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean Eusko Legebiltzarrean adorea eman nahi izan du “gizarte-erakundeek, instituzioek eta alderdi politikoek partekatu, aztertu eta gara ditzaten Saila prestatzen ari den Familia Plan berriak barne hartuko dituen ekintzak, ‘Familiari buruzko Jardunaldia’n zehaztuko direnak. Jardunaldia Bilbon izango da, datorren otsailaren 9an, eta Work Coffeen, otsailaren 14an, Gasteizko Europa Jauregian”.

 

 “Aupada estrategikoa eta lehentasunezkoa dugu aurrean, gizarte-agente guztiek partekatutakoa, eta konponbidea ezin da politikoa soilik izan, gizarte zibilak ere heldu behar baitio horri; eta zorrotz eta alderdikeriarik lan egin behar dugu, bestela, konponbide errazak baina ez-eraginkorrak emateko arriskua dugu”, nabarmendu du Artolazabal sailburuak.

 

Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EAEko udalek Familien eta haurren aldeko Ituna sinatu zuten joan den urtarrilaren 18an, eta aldez aurretik onartu zen, aho batez, 2017ko abenduaren 20an, Familiaren Euskal Kontseiluan.

 

Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez: “Familien eta haurren aldeko Ituna” Familietan eta Haurtzaroan Inbertitzeko Euskal Estrategiaren oinarriei buruzko dokumentua laburtzen duen funtsa da, eta joan den urtarrilaren 20an izandako Familiaren Euskal Kontseiluan Ituna aho batez onartzea ez zen kasualitatea izan; bai, ordea, honako hauen artean partekatutako eta baterako lan baten emaitza: alde batetik, familien eta haurren arloan lan egiten duten administrazio publikoak eta hirugarren sektoreko erakundeak eta, bestetik, alor akademikoko  adituak”.

 

 “‘Familien eta haurren aldeko Ituna’ sinatzea, Familietan eta Haurtzaroan Inbertitzeko Euskal Estrategia landu ondoren —familien eta haurren arloan lan egiten duten administrazio publikoek eta hirugarren sektoreko erakundeek onetsi dute—, bigarren mugarria izan da garapen honetan guztian, eta prozesua amaituko da Ituna eta Estrategia neurri zehatzetan gauzatzearekin batera. Neurri horiek jaso egin dira udaberri honetan amaitzea aurreikusi dugun ‘Familiei eta Haurrei Laguntzeko IV. Plan’ean”, nabarmendu du Artolazabalek.

 

 “Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila aupada demografikorako Estatuko Gobernuak deitutako erkidegoarteko bileran egon denean, ikusi dugu autonomia-erkidego batzuk harro aritu direla euren lehen familia-planari buruz; beste batzuek, berriz, ez dute planik ere”, adierazi du Artolazabalek Legebiltzarreko mintzaldian.

 

Artolazabal sailburuak azaldu duenez, “Eusko Jaurlaritza dagoeneko IV. Planarekin ari da lanean, eta horrek aditzera ematen du aurreratutako bidea eta gizarte-kontzientziazio positiboa. Ekintza zehatzei eta orain arte gauzatu diren ekintza horiei esker, Euskal Autonomia Erkidegoa bilakatu da, alde nabarmenaz, Estatuan familientzako laguntzetara partida ekonomiko gehien zuzentzen dituen autonomia-erkidegoa. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzei dagokienez, eskubide subjektibo eta unibertsalaren izaera duten Estatu osoko laguntza bakarrak dira, eta laguntza horiei krisi ekonomiko larriaren egoeran ere eutsi zaie”.

 

Beatriz Artolazabalek gurasotasun positiboa lantzen duten politikak aipatu ditu, eta gogorarazi du 2017an osasungintzaren, hezkuntzaren edo gizarte-zerbitzuen arloko 300 profesional baino gehiagok prestakuntza jaso zutela, guraso-erantzukizunak dituzten 144 familiak bezalaxe. Horretarako, familia-bitartekotza bultzatu zen. Hain zuzen, 2017an guztira 2.059 espediente izapidetu ziren, 9.663 pertsonari arreta egin zitzaien eta bateratze erantzunkidea baliatu zen, erabiliz, beste tresna batzuen artean, Bateratu+ web-orria. Iaz, web-orriak 44.322 bisita eta 338 kontsulta pertsonalizatu jaso zituen”.

 

Ekarpena

 “Familiei eta Haurrei Laguntzeko IV. Planak ekarpena jasoko du Eusko Jaurlaritzako sailengandik, foru-aldundiengandik, udalengandik eta —batez ere— familien eta haurren arloan lan egiten duten hirugarren sektoreko gizarte-erakundeengandik eta elkarrizketa sozialeko mahaian parte hartzen duten gizarte-agenteengandik. Eta nabarmendu eta baliarazi beharra dago ahobatezko adostasun hori”, esan du Artolazabalek.

 

 “Familien eta Haurren aldeko Plan berriaren helburua da, batik bat, haurren eta gazteen alde inbertitzea. Izan ere, bidezkoa eta errentagarria da, eta gizarte osoaren mesederako izango da. Gainera, desberdinkerien belaunaldi arteko transmisioa hausten saiatuko da, aukera-berdintasunaren eta gizarte-mugikortasunaren printzipioa ezarrita. Gaztedian inbertitzea da, Herrialdearen demografia eta etorkizuna bultzatzeko”, gehitu du Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalek honako hau gogorarazi du: “Bilbon Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak izandako Herritarren arteko Elkarrizketan, honetan bat etorri ginen: Europa ez da soilik batasun ekonomiko bat edo merkatuen batasun bat. Izan ere, estatu eta herrialdeen batasuntzat eratu da, eta bertan gizarte-balio nagusiak dira pertsona, justizia soziala, solidaritatea, iraunkortasuna eta errespetua. Eta, horretan hain zuzen, familiek eta haurrek eginkizun funtsezkoa dute, Euskal Autonomia Erkidegoan aspalditik defendatzen ari garenez”.

 

 “Gobernu honentzat aupada estrategikoa eta lehentasunezkoa dugu aurrean, gizarte-agente guztiek partekatutakoa. Garaia da euskal gizartea kontzientziarazteko aupada honetarako konponbidea ezin dela politikoa soilik izan, gizarte zibilak ere heldu behar baitio horri; eta zorrotz eta alderdikeriarik lan egin behar dugu, bestela, konponbide errazak baina ez-eraginkorrak emateko arriskua dugu” esanez amaitu du Artolazabal sailburuak.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Zeukesan
    2018-02-05

    Comentario de Twitter:
    "Familia eta haurrak lehentasunezko aupada dira gizarte osoarentzat” https://t.co/zQE6JiDi6i

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)