Eu

Euskadin 6 hezegune dira Ramsar zerrendan

2018.eko otsailak 02

Gaur ospatzen da 1971ko otsailaren 2an “Nazioartean garrantzia duten Hezeguneen gaineko Konbentzioa” sinatu izana Ramsar-en, Iranen. Kosta eta barneko hezeguneak ekosistema oso garrantzitsuak direla gogorarazten da, bere baitan ahalbidetzen diren prozesuen baliogatik. Izan ere, biodibertsitatea babesteko, sare trofikoak mantentzeko edota mantenugaien birziklatzea ahalbidetzeko, besteak beste. Bestalde, bestelako funtzio hidrologiko nabarmenak baditu ere: akuiferoak betetzea edota uholdea mantsoaraztea, beste batzuen artean. 

Horrexegatik, Uraren Esparru Zuzentarauak (UEZ) berak ekosistema urtarren kalteak saihestea eta babes zein hobetzearen beharra zedarritzen duenean, parez pare, ekosistema urtarren mende diren ekosistema lurtarren babesa bere egiten du. 

Halere, mendetan zehar, ez zaie behar beste aintzatetsi: drainatu behar zirenaren ustea orokortua zen, nekazaritza, edota herri-hirien garapenari toki egin behar zitzaiolakoan, edota osasun-arazoak saihesten zelakoan. Zorionez, azken hamarkadetan uste ustel hori aldatu egin da. Pertzepzio ustel horren aldaketaren seinale, gaur ospatzen da  “Nazioartean garrantzia duten Hezeguneen gaineko Konbentzioa” 1971ko otsailaren 2an sinatu izana (Ramsar, Iranen). 

Delako Konbentzio horrek nazioartean garrantzia nabarmeneko hezeguneen zerrenda zehaztu zuen. Euskadik bertan sei hezegune ditu Urdaibai, Laguardiako Urmaelak, Txingudi, Uribarri-Ganboa urtegiko adarra, Añanako Gatzaga, Arreo-Caicedo Yuso aintzira eta  Salburua. 

Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoan badira bestelako hezegune ugari; bai ibai garrantzitsuen bokaletik gertuagoko ibai-tarteak (Barbadun, Nerbioi, Butroe, Oka, Lea, Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun y Bidasoa), baita naturalki osatutako laku, aintzira edota ur-baltsak ere (klimak, zoru-motek eta orografiak elkarlanean sortuak). Ez genuke ahaztu behar, halaber, antzinako meatzari-ustiaketa ohietan sortutako baltsak, ureztatze-baltsetan edota urtegi berak ere. 

Ikus daitekeenez, hezegune-kasuistika zabala da oso; bai jatorrian, baita babes-mailan ere (hezeguneak erabilera-arautze maila oso desberdineko eremuetan baitira). 

Kostaldeko hezeguneak gizaki-jardueren presio nabarmena pairatzen dute: gune-urbanoen larregizko hurbiltasuna, perimetroen okupazio eta artifizializazioak, portuen eraikuntza, defentsarako bideratzeak… Eta urteak joan, urteak etorri, horiek guztiek bere egoera ekologiko kaltetu dute; kasu batzuetan desagertarazteraino (Donostiako zabalgunea dena, edota Bilboko Hareatza padurak ziren). 

Era berean, barnekaldeko hezeguneak ere (naturalak, zein artifizialak)  gizaki-jardueren presioa ere gertu dute: nekazal jarduerak, besteak beste.

 Ur-masen egoera ekologiko jarraitzeko programaren barruan, URAk barneko hezegune, zein kostaldeko eta trantsizio uren (itsasadarrak) egoeraren jarraipena egiten du. Datuok temati azalerarazten dute EAEko hezeguneetan  badela erasanik oraindik ere. Hortaz, garrantzia nabarmena du erasan berriak saihesteko lan egiten jarraitzea, zein hezeguneen ingurumena berreskuratzeko lan koordinatuak abiarazten jarraitzea, hezeguneetan zer esanik duten erakundeen artean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak