
0
EHUko Arkitektura Eskolak bat egin du Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin
Dagoeneko 77 erakundek izenpetu dute
EHUko Arkitekturako Goi Eskolak bat egin du Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin. Alberto Zulueta Goyenechea, Arkitekturako Goi Eskolako zuzendariak izenpetu du ituna.
Ekainaren 16az geroztik, orduan egin baitzen ekitaldi ofiziala Lehendakari buru zela, beste bost erakundek egin dute bat itunarekin; azkenekoak Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako elkarteak, joan den astean bertan. Eta hortaz, 77 erakundek sinatu dute, ekimen honek duen babes sozial zabalaren erakusgarri.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan