Eu

Gipuzkoako landa garapeneko proiektuek Landaola Sariak jaso dituzte

2018.eko otsailak 01

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak Landaola Sariak banatu ditu lehenengo aldiz. Sariak lurraldean egindako landa eremua garatzeko proiektuei errekonozimendua egiteko asmoz sortu dira.

Lehenengo edizio honetan, erakunde pribatuen arloan, Landaola Saria Hazitik kooperatibak jaso du Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea abian jartzeagaitik. Erakunde publikoei dagokionez, Tolosako udala -rentzako izan da garaikurra, Santa Santa Luziako hazitegia berriztatzeagaitik.

Proiektuen sarien banaketarekin batera Landaolak urteetako ibilbidea saritu nahi izan du landa ingurunea garatzen aritu diren bi lagun, bata Antton Dorronsorok jaso du eta bestea German Muruamendiarazek.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du sarien banaketan, azpimarratuz sari hauek “landa ingurunea garatzeko, martxan jartzen diren proiektu publiko zein pribatu errekonozitzen dituzten sari hauek, errekonozimenduaz edo sariaz haratago, balio dute proiektu hauek gizarteratzeko”.

Oroz sailburuordeak landa ingurunea bizirik jarrai dezan sortzen diren proiektuak, bai esparru pribatutik zein publikotik, Jaurlaritzaren babesa izaten jarraituko dutela berretsi du.

Eusko Jaurlaritzak, eragile pribatuek martxan jartzeko proiektuak laguntzeko 2.000.000 eurotako laguntzak bideratu zituen 2017an. Aldiz proiektuak esparru publikotik bideratuak direnean laguntzak 5.300.000 eurotakoak izan dira. Baita ere landa gunean ekonomiaren dibertsifikaziorako zuzentzen diren errekurtsoak, LEADER programaren baitan 2017an 7.066.000 eurotakoak izan dira.

Proiektuak

Guztira 10 proiektu izan dira Landaola Sarietarako hautatuak:

Lurbizi. Oiartzungo Udala.

Gatz eguna eta azoka ekologikoa. Leintz-Gatzagako Udala

Burugorri eraikina. Itziarko Auzo-Udala

Bertatik bertara. Urola Garaiko Garapenerako Agentzia

Santa Lutziako Nekazaritza Hazitegia. Tolosako Udala

Azoka Plaza. Azpeitiko Udala

Baserritik zuzenean. Lurrarte

Baserritik lantokira. Elay enpresa

Gogoeta estrategikoa eta eraberritzea. Goierriko Nekazal Kooperatiba

Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea. Hazitik Kooperatiba elkartea

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nekatur
    2018.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Gipuzkoako landa garapeneko proiektuek Landaola Sariak jaso dituzte. Info gehiago: https://t.co/AK8UkxEjpM

  • @nekatur
    2018.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Los proyectos de desarrollo rural de Gipuzkoa galardonados con los Premios Landaola. + Info en: https://t.co/cRlWKYjrcv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak