Eu

URA Karrantzako Udalarekin bildu da gaur Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sar daitezen bultzatzeko

2018.eko otsailak 01

Uraren Euskal Agentzia bildu egin da gaur Karrantzako Udalarekin, udalerriko ur-hornidura eta –saneamendua Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoak kudeatu dezan bultzarazteko. 

Izan ere, gaur egun abian den ur-saneamenduaren kudeaketa eskasia da Karrantza ibaian dagoen erasanik nabarmenena; eta Partzuergoan sartzeak udalerriko ur-hornidura eta –saneamendu kudeatze zorrotzagoak ekarriko ditu udalerrira. Beren-beregi, hondakin-uren kontrola, biltzea eta tratamendua zeharo hobetuko da. Ezinbesteko neurriak, Karrantza araneko ibaian,  isurketen erasanak murritzarazteko Karrantza ibaian. 

Horregatik, udalbatzak berak eskatu zuen aho batez 2016an Partzuergoan sartzea. Halere, behin betiko sartzea ez da oraindik gauzatu: Foru Aldundia eta Udalaren arteko abeltzainei kobratu beharreko ur-tarifak zehazteko negoziazioa noiz burutuko. 

Atzerapen horrek, parez pare, atzeratu ditu udalerriko saneamendua hobeto kudeatzeko hartu beharreko neurriak —baita saneamendu-sistema orokorra hirigintza-planeamenduan ezinbesteko txertatzea ere—, eta, ondorioz, gaizki kudeatutako isurketek Karrantza ibaiaren egoera ekologikoa kaltetzen jarraitzen dute. 

Azpiegitura horien faltak — saneamendu-kolektore eta araztegiak, hedadura handiko eta dentsitate gutxiko udalerri batean, non bata bestearengandik urrun samar diren herrigune txikiak diren   —, eta gaur egun saneamenduaren kudeaketa ez aproposak isla zuzena du  nabarmen hobe daitekeen Karrantza ibaiaren egungo egoera ekologikoan. Hala jasotzen da EAEko ur-masen jarraipenerakoa sarean.

 Egoera horrek, beraz, saneamendu-kudeaketa on bat lortzea oztopatzen du; populazio eta dentsitate handiagoko eremuetako saneamendu-kostu altuagoak, tartean. Partzuergoan sartzeak Kudeaketa hori zorrotzago egitea ahalbidetuko du, bidenabar, Karrantza araneko ibaietan egun diren erasanak murrizteko; eta Karrantzako saneamendu-zerbitzu on baten kostuei aurre egin ahalko zaie (Karrantzak bere kasa ezinezkoa luke) partzuergoan sartzeari esker. 

Halaber, komeni da gogoraztea  Kantauriar Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoko plan hidrologikoaren araudiak berak jasota duela saneamendua eta hornidura kudeatu behar duten  administrazioek bien ala bien kudeaketa bateratua egin behar dutela, eta herriz gaindiko egituren alde egin beharko luketela, kudeaketa profesionala eta kostuen berreskuratze eraginkorra lortzeko. Karrantzak araudiak ezarritako hori beteko du Bilbao Bizkaia Ur.Partzuergoan sartzean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak