Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak Donostian eta Gurutzetan jarriko ditu uda honetan Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako hitzarmeneko erradioterapiarako azken belaunaldiko 5 azeleragailuetatik 2

2018.eko otsailak 01

Jon Darpón Osasuneko sailburua bertan zela, Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Amancio Ortega Fundazioko presidenteordeak gaur sinatu dute gaixotasun onkologikoen diagnostiko eta tratamendurako euskal osasun-sistema publikoko ekipamendua hobetzeko akordioaren lehen fasea abian hartzen duen hitzarmena. Hitzarmen horri esker, Txagorritxun eta Basurton azeleragailuak eta bularreko minbiziaren screening programarako mamografo bat jartzea ere aurreikusi da.

 

Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleak aurtengo udan jasoko dituzte akordioan aurreikusitako erradioterapiarako azken belaunaldiko bost azeleragailuetatik bi. Lankidetza-akordioa pasa den urteko apirilean sinatu zuten Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Flora Pérez Amancio Ortega Fundazioko presidenteordeak. Hitzarmen horri esker, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak azken belaunaldiko ekipamendu berriak eskuratuko ditu, gaixotasun onkologikoak diagnostikatu eta tratatzeko.

María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak eta José Arnau Amancio Ortega Fundazioko presidenteordeak sinatu dute gaur goizean Bilbon akordioaren lehen fasea abiarazten duen hitzarmena. Horren arabera, 14.700.000 euroko inbertsioa egingo da, eta Osakidetzak erradioterapiarako bost azeleragailu lineal horiek eskuratuko ditu. Gurutzeta eta Donostian jartzeaz gain, Basurtoko Unibertsitate Ospitalean eta Txagorritxun ere ipiniko dira. Horrez gain, bularreko minbiziaren screening programarako mamografo digital bat ere eskuratuko da, Euskadin minbizia duten pazienteen osasunean eta bizi-kalitatean emaitzak hobetzeko.

Euskadin, minbizia da heriotzaren lehenengo eragilea (urteko hiru heriotzatik ia bat da minbiziagatik) nahiz eta azken hamarkadetan, screening programen ezarpenak eta diagnostiko eta tratamendurako teknika berrien garapenak nabarmen handitu dituzten prozesu onkologikoetan dauden pertsonen biziraupen-tasak eta bizi-kalitatea.

Minbiziaren prebalentzia handiagatik, baita diagnostikoaren eta terapiaren gero eta konplexutasun handaigoagatik ere, gaixotasun hau ezinbesteko lehentasuna da Osasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, eta horregatik du haibesteko garrantzia Amancio Ortega Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen honek, minbizia duten pertsona guztientzako zuzendutako baliabide diagnostikoak eta terapeutikoak nabarmen hobetzeko aukera emango duelako Euskadin.

 

Bilbon, 2018ko otsailaren 1ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Arnau - Amancio Ortega Fundazioko Presidenteordeak