Berriak Lehendakaritza
Eu

Aintzane Ezenarro Limpias-en izan da Gerra Zibilean bertan hilobiratutako euskaldunen familiekin

2018.eko otsailak 02

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaria Aintzane Ezenarro Kantabriako Limpias herrian izan da Mari Mar Iglesias bertako alkatearekin batera, herriko hilerrian hilobiratutako euskaldunen familiak n. Hilerria bisitatu dute eta baita Gerra Zibilaren garaian Limpiaseko ospitalean hildakoak ehortzi zituzten lekua ere, tartean, 46 euskaldun.


Jose Antonio Larrinoak eta Fernando Obregón historialariak hitzaldia eman dute ondoren “Gerra Zibila Limpiasen eta inguruan” izenburuarekin. José Antonio Larrinoa izan zen hain zuzen ere, gerran hildako osabaren berri bilatzen ari zela, Gerra zibilean Limpiaseko sasoi hartako ospitalean hil eta herri horretako hilerrian lurperatu zituzten pertsonen zerrenda aurkitu zuena. Honi esker, pertsona hauen familiak aurkitu eta jakinarazi zaie euren etxekoak non hil ziren eta non dauden ehortzita.

Euskaldunen zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak