Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak gogoratzen du kamioiek debekatuta dutela ezkerreko erreitik zirkulatzea, elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek elurrak eragindako gorabeherei erantzun ahal izateko

2018.eko otsailak 01

Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoaren bilera

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak gaur goizeko 11etarako deitu du Neguko Bidezaintza Plana Koordinatzeko Organoa, Euskalmetek elurragatik alerta laranja aktibatu duenez gaurko 18:00etatik biharko 12:00etara arte. Goizeko 8etatik Neguko Bidezaintza Planaren informazio eta jarraipen fasea dago aktibatuta, eta eguerdian fase operatiboa aktibatuko da.Elurra oso behean egingo duela aurreikusita, beraz, Trafiko Zuzendaritzak eskatu du kontu handiz gidatzea eta Ertzaintzaren aginduak jarraitzea, eta gogoratu du nahitaezkoa dela ezkerreko erreia libre uztea elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek Euskadiko errepide-sarean izaten diren gorabeherei erantzun ahal izateko eta errepideak garbi mantentzeko. Era berean, Zuzendaritzak kamioi-gidariei eskatzen die ez zirkulatzeko bihar, ostirala, goizeko zazpietatik bederatzietara, errepideetan zirkulaziorik handiena izaten den ordu-tartean, gorabeherak eta auto-ilarak sortzea saihesteko eta, era horretara, zirkulazio orokorra errazteko.

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzatik gomendio batzuk eman dituzte elur-prezipitazioek eragin ditzaketen ondorioak saihestu eta arintzeko. Elurrez estalita dauden errepideak erabili behar dituzten pertsonei gomendatzen die kontu handiz ibiltzeko, Ertzaintzaren patruilen aginduei arreta berezia eskaintzeko eta ezkerreko erreia libre uzteko, batez ere kamioiek, elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek bideak garbi mantendu ahal izateko eta Euskadiko errepide-sarean izaten diren gorabeherei erantzun ahal izateko.

Bestalde, Trafiko Zuzendaritzaren gomendioa da beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea eta arreta handiz gidatzea, abiadura moteltzea, aurretik doazen ibilgailuekiko segurtasun-distantziak handitzea eta kasu guztietan errepidearen egoeraren arabera gidatzea, adierazi bezala abiadura motelduz eta zuhurtasunez. Era berean, eskatzen du ahal den neurrian mendateetatik ez zirkulatzeko eta, edozein egoeratan, mugikorraren bateria beti kargatuta izateko.

Gogoratzen du, gainera, errepidean elurra dagoenean, neguko pneumatikoek segurtasuna eta mugikortasuna hobetzen dutela. Trakzio, frenatze-ahalmen eta kontrol hobea eskaintzen dute zoruan ura, izotz zuria, izotza eta elurra dagoenean. Neguko pneumatikoak muntatu ez badira, elurte-garaietan behar-beharrezkoa da ibilgailuetan kateak eramatea eta jartzen jakitea.

Nolanahi ere, gomendio orokorra da goietan joan-etorriei ekin aurretik errepideei eta egoera meteorologikoaren egoerari buruzko informazioa eskatzea Eusko Jaurlaritzaren trafiko-zerbitzuaren 001 telefono-zenbakiaren bidez eta Euskalmeten http://www.euskalmet.euskadi.eus webgunearen eta Twitter kontuaren (@Euskalmet) bidez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2018.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    La Dirección de Tráfico recuerda que los camiones tienen prohibido circular por el carril de la izquierda para... https://t.co/51Q4mYzpsR

Komunikabideek behera kargatzeko