
Artolazabal: “IV. Gazte Plana emantzipazioari bide emateko eta prestakuntzarako eta enplegurako aukerak eta etxebizitzara jotzeko aukera sustatzeko sortu da”
- Plan berria 2021era arte luzatuko da, bost ardatz estrategiko ditu, 23 helburu eta 65 jardun-ildo dituela
- Dokumentuak enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna identifikatzen ditu bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten arlo gisa
- Gazte Plana bat dator eta bultzatu egiten ditu Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 helburuetatik hamar
Vitoria-Gasteiz, 2018 02 01
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak gaur esan du Eusko Jaurlaritzaren 2018-2021erako IV. Gazte Plana, oraintsu onetsi dena, “euskal gazteen beharrizan nagusiei erantzuteko sortu dela eta, horren bidez, emantzipazioari bide eman eta prestakuntzarako eta enplegurako aukerak eta etxebizitzara jotzeko aukera sustatu nahi direla. Hori guztia, “gazteak entzuteko eta errespetatzeko jarreratik, hori izan behar baitu beren bizitzaren protagonista”.
IV. Gazte Plan hori, 2018-2021erako ezarri dena, bost ardatz estrategikoren inguruan antolatzen da, eta horien inguruan egituratzen dira oinarri dituzten arloak: emantzipazioa eta autonomia; ongizatea eta bizi osasungarria; berdintasuna eta gizarte-inklusioa; parte-hartzea eta gizarte-konpromisoa; eta gizarteratzea. Gainera, 23 helburu eta 65 jarduketa-ildo ditu.
Dokumentuak enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna identifikatzen ditu bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten elementu gisa, eta, beraz, estrategikotzat jotzen ditu. Artolazabalek azaldu du “gazteek gizartean berdintasunean, arduraz eta konpromisoz parte hartzeko gainerako ardatz estrategikoak eta eremuak landu ahal izateko oinarria direla”. Horregatik, oinarrizko ardatz hauetan izan nahidu eragina batez ere Gazte Planak.
“Euskadin osasun eta hezkuntza sistemak herritar guztiak babesten gaituzte, baita gazteenak ere. Gazte Plana honen erronkak emantzipazioa bideratzen duten arloetan daude: enplegua eta etxebizitza”, adierazi du Sailburuak. Aurre egiteko, Gobernuak hainbat ekimen jarriko ditu abian: ikasketa arlotik enplegu mundura pausuak arinago emateko; gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko; gazte langileen lan-baldintzak hobetzeko neurri ezberdinak; gizarte-bazterketa arriskua duten gazteen lan-inklusioa hobetzeko proposamenak; eta abar.
Etxebizitzaren alorrean, hartu beharreko erabakiak lerrokatuta joango dira; etxebizitza publikoetan erreserba propioa gordetzen gazteei eta alokairua indartzeko neurri eta proposamen zehatzak bultzatuz; beste batzuen artean.
Gazte Planak aztertzen dituen beste eremuak aisia, kirola, kultura, kontsumoa, parte-hartzea, mugikortasuna edo berdintasuna dira.
“2018-2021erako Gazte Plan honek aurreko gazte-planen ezaugarri nagusiei eusten die, besteak beste, izaera integrala, zeharkakoa, sailen artekoa eta gizartearen parte-hartzeari irekia” esan du Artolazabalek. Plana garatzean, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek jardun dute lankidetzan, bai eta gainerako euskal erakundeek ere.
2018-2021erako Eusko Jaurlaritzaren IV. Gazte Plana legegintzaldiko sailen plan gisa aurreikusten da eta, gainera, legegintzaldi honetarako Gobernu Programaren 125. konpromisoari erantzuten dio, Gizarteratzeko eta berdintasunerako gizarte-agendari buruzko II.4. ardatzean.
Gazte Plana bat dator eta bultzatu egiten ditu Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 helburuetatik 10; horien artean nabarmentzekoak dira, bereziki, kalitateko hezkuntza, lan duina eta hazkuntza ekonomikoa eta gizarte-desberdintasunen murrizketa, helburu eta xede kopuru handia partekatzen dutelako.
Diagnostikoa
“Egin dugun diagnostikoak adierazten digu zenbait egoerak zehazten dutela euskal gazteria orokorrean”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. Ondorio nagusietako bat da jarraitzen duela behera egiten herritar gazteen pisuak Euskadiko herritarren artean. Gainera, “lehen semea edo alaba izateko amatasunaren batez besteko adina 30 urtetik gorakoa da”.
Enpleguaren arloan, azken datuek erakusten dute behera egin duela langabezia-tasak eta okupatuta dauden gazteen batez besteko soldata hilean 1.000 euro ingurukoa dela. Gainera, norberaren konturako lana eskasa da, eta autoenplegurako aukera ere gutxienekoa da. Emantzipazioa dela eta, emantzipatzeko batez besteko adinak jarraitzen du Europako berantiarrena izaten.
Prozesua
Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Planaren indarraldia amaitu ondoren, haren ebaluazioa egin zen, emaitzen teknika kualitatiboen eta kuantitatiboen bidez. Ebaluazio-prozesua, batik bat, sortutako urteko planen segimendu- eta ebaluazio-txostenetan oinarritu zen, estrategia zabaltzeko funtsezko tresna gisa.
III. Gazte Planak, guztira, 575 milioi euro gauzatu zuen indarraldian izan zen hiru urtean; horien barruan daude Gazteria Zuzendaritzaren eta Gobernuko beste zuzendaritza batzuen baliabideak, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen estrategia eta jarduketen izaera integratzailea dela eta. Gazteak foku argia izanik gastatutako gastuaren ehunekoa dela eta, baliatutako 575 milioietatik, foku horri % 71 dagokio, alegia, 411 milioi euro. Garatutako jarduketen bolumena dela eta, 2014aren eta 2016aren artean, guztira 686 jarduketa ezarri ziren, alegia, urtean 200 baino gehiago, batez beste.
Ebaluazio horretatik aurrera, hausnarketa-aldia ireki zen, gazteen arloko estrategiaren oinarrizko ildo berriak zehazteko, 2020rako Gazteen Arloko Euskal Estrategiari jarraikiz. Gainera, gazteen kolektiboaren errealitatearen analisia egin zen, bai eta azken urteotan izan duen bilakaerarena ere, eta, horretarako, 2017rako Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoan aztertutako alderdi guztiak berrikusi ziren. Horrekin guztiarekin, IV. Gazte Planaren kontzeptu-esparrua eta helburu nagusiak eta ildo estrategikoak prestatu ziren.
Planaren diseinuarekin paraleloan, kontraste-tailerrak egin ziren, besteak beste, World Kafeak, Eusko Jaurlaritzako arduradun politiko eta teknikoekin, sailburuordeekin, zuzendariekin eta langile teknikoekin, bai eta EGK-Euskadiko Gazteen Kontseiluarekin, foru-aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin, Eudelekin eta elkartu gabeko gazteekin ere.
-
2018-02-01
Comentario de Twitter:
Artolazabal: “IV. Gazte Plana emantzipazioari bide emateko eta prestakuntzarako eta enplegurako aukerak eta etxe... https://t.co/twUM8aG46S -
2018-02-01
Comentario de Twitter:
Artolazabal: “El IV Gazte Plana favorece la emancipación e impulsa oportunidades para la formación, el empleo y... https://t.co/6wzZm07cuN