Berriak Lehendakaritza
Eu

San Frantzisko-ko hurrengo hitzordua, Ipar Amerikako euskal etxeen bi topaketa garrantzitsuak direla-eta

2018.eko otsailak 02

Datozen otsailaren 16an eta 17an Ipar Amerikako bi topaketa inportante egingo dira San Frantziskon (AEB). Ostiralean, hileon 16an,  Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualdeko Bilera izango da. Hurrengo egunean, larunbata 17an, North American Basque Organizations-en (N.A.B.O.) neguko biltzarra egingo da. Aurten nobedade bat egongo da, zeren bi bilera horietara Saint et Miquelon-eko euskal etxea joango baita. Itsasoz haraindiko Frantziako establezimendua da, Kanadako kostaldearen aurrean, eta joan zen 2017an Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan sartu zen azken euskal etxea.

Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bilera otsailaren 16an, ostirala, izango da South San Francisco-ko Euskal Kultur Gunean (SFBCC). Bilera 15:00etan hasiko da, Eusko Jaurlaritzak Bileran parte hartuko duten Euskal Etxeen ordezkari guztiok bazkari batera gonbidatu ondoren, South San Francisco-ko Euskal Kultur Guneko jatetxean. Gorka Álvarez Aranburu, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, izango da Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bileraren burua.

Ipar Amerikako Euskal Etxeen Eskualde Bileran ondorengo gaiak landuko dira bereziki:

-       Antolatuak dauden euskal komunitateen etorkizuna: Nola egin kultura ondarea luze iraun dezan.

-       Kultura ondare horren belaunaldien arteko transmisioa. 

-       Praktika onen katalogoa

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BasqueGlobalNet
    2018.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Northern American Basque Centers will meet in San Francisco and the Basque Government will be there: https://t.co/ydaYe9EvTt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • San Frantzisko-ko hurrengo hitzordua, Ipar Amerikako euskal etxeen bi topaketa garrantzitsuak direla-eta