Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko lau ingurumen-zentrok “Munduko bideak” erakusketa aurkezten dute, Luis Pancorbok lau hamarkadetan bidaiatzen bildutako argazkiak eta objektu bereziak jasotzen dituena

2018.eko urtarrilak 31

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, horren Ekoetxeas sareak, Gasteizko Ingurumen-ikasketetako Zentroak eta Txinbadia + proiektuak bultzatu dute Luis Pancorboren “Munduko bideak” erakusketa. Hala, erakusketa horrek gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko harremana islatzen du, hain zuzen ere, planetako puntu anitzetan jasotako hogei argazki eta ehunka objektu bereziren bidez. Idazle, kazetari eta bidaiari gisa egindako 40 urteko ibilbide profesionalean bildu zituen objektu horiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenarekin lotutako lau espaziotan erakutsiko dira.

Erakusketa doakoa eta ibiltaria izango da, bai Euskaditik, bai Iparraldetik.  Programazioaren barruan, erakusketa data eta leku hauetan instalatzea sartzen da: urtarrilaren 30etik martxoaren 4ra arte Salburuako (Gasteiz) hezeguneetako Ataria Interpretazio-zentroan; martxoaren 11tik ekainaren 24ra arte Busturiako (Bizkaia) Urdaibai Ekoetxean egongo da erakusgai; uztailaren 1etik irailaren 30era Hendaiako (Frantzia) Kantauriko Erlaitzeko Asporottipi Interpretazio-zentroan eta, azkenik, urriaren 1etik abenduaren 21era arte Irungo (Gipuzkoa) Txingudi Ekoetxean amaituko du bere ibilbidea.

Luis Pancorboren aburuz, erakusketak “munduan dauden bide ugarietako batzuk jarraitzeko proposatzen du, naturara eramaten dutenak eta, hortik, jendearengana”. Objektu askok erakusten dute gizakiaren irudimena bukaezina dela naturak ematen diguna baliatzerakoan: larruak eta harriak; letaginak eta ezkatak; lumak eta azalak… Horiek guztiek erakusten digute naturaren erabilera logikoa eta iraunkorra eta, horrez gain, beste gizaki-talde batzuen bizimodua ezagutzera gonbidatzen gaituzte, bizitza nola ulertzen duten, natura, etab. Izan ere, "gaizki izendatutako” herri primitiboen irakaskuntza naturarekiko errespetuan eta horren baliabide naturalen erabilera iraunkorrean datza ere bai.

Luis Pancorbo (Burgos, 1946) idazlea eta kazetaria da eta dokumental antropologikoen errealizadorea telebistarentzat. Kazetari profesionala izan da 1968tik eta bere ibilbidea luzaroan egon da lotuta RTVErekin. Zehazki, RTVEko korrespontsala izan zen Erroman (Italia) 1968tik 1975era eta eskandinaviar herrialdeetan, hain zuzen ere, Estokolmon (Suedia) 1975etik 1997ra arte. Gainera, mandatari berezia izan zen programa hauetan: Los Reporteros, Dossier eta En portada. 1980an, nazioarteko erreportajeen Objetivo programaren zuzendari izendatu zuten eta, 1981etik aurrera, TVEko Otros Pueblos programaren zuzendari; azkenengo programa horren hamabigarren seriea 2010ean estreinatu zen. Halaber, idazle bezala, bere bidaiari-izaera eta dibulgazio antropologikoaren aldea landu ditu, hogeita hamar bat liburu argitaratzeaz gain. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak