Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Retortillo sailburuak Euskadiko Ekoturismo I. Foroa inauguratu du

2018-02-01

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak inauguratu du gaur Euskadiko Ekoturismo I. Foroa Gasteizko Biltzar Jauregian. Bertan parte hartu dute, baita ere, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak.

Foroak turismo ekologikoaren alorreko adituak bilduko ditu 2 egunetan, otsailaren 1 eta 2an. Foroak ekoturismoarekin lotutako ikuspegi ezberdinak ezagutu eta horietan parte hartzeko aukera emango digu, zeharkako ikuspegi eta eduki praktikotik. Ekitaldian zehar honako hauek izango dira gai-multzoak: Espainiako testuingurua, Euskadiren aukerak, prestakuntza-alorra, turismo iraunkorreko lekuen kudeaketa-eredu arrakastatsuak, baita profesionalen esperientziak ere.

Retortillok adierazi du unea dela Euskadirentzat ekoturismo-estrategia globalagoa eratzeko, erakunde eta eragileen arteko lankidetzaren bitartez baliabideak batuta.

“Ekoturismoak turismoa herrialdean zehar banatu eta desestazionalizatzen laguntzen du.Horrez gain, turismo aktiboa sustatzen du, baita naturarekin lotura eta errespetu handiagoa duena ere. Bidaiariaren sentsibilizazioa bultzatzen du” amaitu du Retortillok.

Euskadiko Ekoturismo I. Foroa

Foroa ostegunean hasiko da Luis Andrés Oriveren konferentziarekin. Gasteizko eraztun berdearen 25 urteei buruz hitz egingo du.Egunean zehar hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira, eta ekoturismoa Europako ikuspegitik eta estatu mailan aztertuko da, baita beste erkidegoen adibideak azaldu ere. Horrez gain, turismo ekologikoaren alorreko prestakuntzak duen garrantzia aztertuko dute hainbat unibertsitateko adituek.

Ostiraleko gaiak Euskadin helmuga turistikoen kudeaketa iraunkorraren hainbat eredu izango ditu ardatz eta profesionalek diseinatutako esperientzia ekoturistak azalduko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)