Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Seme-alabak beren kargura dituzten familientzako diru-laguntzen dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoaren emaitzak.

2018-01-31

Onartu nahi den dekretu-proiektuaren helburua, seme-alabak beren kargura dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen dekretua aldatzeko dekretu-proiektuarena, hain zuzen ere, bigarren seme edo alabagatiko diru-laguntzak gehitzea da, gaur egun aurreikusita dagoen laguntza-aldia urtebete luzatuta; laguntzok hiru urtetan jasoko dira (semea edo alaba jaiotzean, urtebete egiten duenean, eta azkenik, bi urte egiten dituenean).

Gainera, aldaketa batzuk egin dira, seme-alabak beren kargura dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuko laguntzen araubidea, funtzionamendua eta kudeaketa hobetzeko.

Haren hasierako testua urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoko izapidea igaro du, hain zuzen ere, EAEko Administrazio Orokorraren «euskadi.eus» web-atari instituzionalaren bidez (http://www.irekia.euskadi.eus/es), herritarrek proposamen arautzailearen edukiari buruz daukan iritzia biltzeko.

Horretarako ezarritako epea igarota, ekarpen bi jaso ziren –bata ekimenaren aldekoa eta bestea kontrakoa–, proposatutako ekimenari buruzko hiru iruzkinekin batera.

Kontsulta publikoko izapidearen emaitza ikusita, eta jasotako iruzkinak aztertu eta baloratuta, «Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua» egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak lehenago onartu beharko duen testua egingo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan