Berriak Hezkuntza
Eu

Lanbide Heziketako 1.700 ikasletik gora elkartuko ditu bihar Eibarren VII. Ikasenpresa Azokak

2018.eko urtarrilak 31
  • Lanbide Heziketako ikasleek garaturiko 317 Ikasenpresa proiektu erakutsiko dira bihar azokan; 78 ikastetxetako proiektuak dira

Aurten berriro ere, ikasgeletan ekintzaile kultura lantzen duen Lanbide Heziketako ikasleak Eibarren elkartuko dira, Ikasenpresa Azokaren zazpigarren edizioan parte hartzeko. Untzaga plazan eta Txantxa Zelain kokatuko diren karpa eta standetan erakutsiko dituzte 1.700 ikaslek euren ikastetxean garatu dituzten produktu eta zerbitzuak, ekintzailetza sustatzea helburu duen Ikasenpresa programaren baitako proiektu gisa. Aurten, azokan erakutsiko diren Ikasenpresa proiektuen kopurua 317raino iritsi da, guztiak ere Euskadiko Lanbide Heziketako 78 ikastetxetakoak.

Ikasleek garatu dituzte produktu edo zerbitzu horiek erabat dira arlo eta sektore ezberdinetakoak, hala nola, 3D inpresioa, ostalaritza, aplikazio informatikoak, bideojokoak, prototipo industrialak, arotzeria, bitxigintza, turismoa, kosmetika naturala, edo ile apaindegi eta estetika arlokoak, besteak beste. Goizeko 10:30etan hasi eta 13:30ak arte iraungo du azokak bihar, otsailak 1.

Zer da Ikasenpresa programa?

Ikasenpresa ekintzaile kultura sustatzea helburu duen hezkuntza-programa bat da. Ikasleek ekienez ikasten dute ekintzaile izaten.

Horretarako, enpresa-sorkuntza erabiltzen da ikaskuntza-tresna gisa, ikasleen konpetentziak garatzeko helburuarekin, eta profesional on bihur daitezen, hau da, enplegagarriak, pertsona aktibo eta ekintzaileak, lan-merkatu aldakorrari eta ezegonkorrari aurre egiteko gai izango direnak. Programa honek, gainera, ikasleek auto-enplegua ere aukeren artean ikus dezaten sentsibilizatzen ditu gazteak.

Ikasenpresak hezkuntza-testuinguru berritzaile bat sortzen du eta ikaskuntza-metodologia praktikoa erabiltzen du, ikasleak beren erosotasunetik irtetera behartzen dituena, eta gero lan-merkatuan aurrez aurre izango dituzten egoera edo arazoei aurre egitera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)